Geroa Baik Errenta Bermatuaren eraginkortasuna nabarmendu du eta UPN-k hori gutxiesteko saiakera baldarrak kritikatu ditu ere
Isabel Aranburu Geroa Baiko parlamentariak nabarmendu duenez “Geroa Bai Errenta Bermatuaren lege berriaren bultzatzaile sendo eta komentzitua izan ze eta, zalantzari gabe, gaur egun ditugun datuek jarrera horren egokitasuna frogatzen dute. UPNk prestazio hau gutxiesteko modu baldarrean egiten dituen saiakerak egonda ere, alor askotan benetan aurreratua dela frogatu da, eta araudi berri honek duen eraginkortasuna eta eragina nolakoa den erakusten diguten datu argiak daude, hala nola nafar gizartearen gizarte kohesioan eta ekitatean, guretzako berebiziko garrantzia duten adierazleak alegia”.
Zentzu horretan, nabarmendu du “txirotasun tasa %7,8 behera egin du Nafarroan, 2017ko Bizi Baldintzen Inkestaren arabera, hori Estatuko bataz bestekoaren bikoitza baino gehiago delarik eta gure Komunitatea tasarik txikiena duen tokian jartzen du. Bestalde, eta UPNk ziurtatzen duenaren kontra, prestazioa baino handiagoa den soldata duen lana aurkitu dutelako Errenta Bermatua jasotzeari uzten dioten pertsona kopurua gorantza doa, 2.214 pertsona izan baitziren 2016an eta 3.779 2017an”, azpimarratu du.
Azkenik, ziurtatu du “agerikoa” dela “Errenta Bermatuaren gai honetan eta barneratze sozialaren prozesuetan orokorrean, Geroa Bai UPNren antipodetan” kokatzen dela. “Geroa Baik funtsezkoa deritzo pertsona guztiek, haien egoera administratiboa dena delakoa ere, adin txikikoak hein handi batean, haien eskubideak jardun ahal izatea, bizi baldintza duinak eta barneratze sozial eta laborala lortzeko, horretarako Errenta Bermatua erabiliz. Lorpen hau nafar gizarte osoaren arrakasta da eta norabide honetan jarraituko du lanean koalizioak”.
Isabel Aranburu