Itzuli

Geroa Baik Europar Batzordearen erantzunak 'Altsasuko kasuan' inflexio puntua ekartzea espero du

Unai Hualde Unai Hualde

Geroa Baik oso modu positiboan baloratu du Europako Batzordeak ‘Altsasuko Kasua’ dela eta eurodiputatu ugariri eman dien erantzuna, zigorren “proportzionaltasuna’ zaintzeko konpromisoa agertu baitu. Horrela azaldu du Unai Hualde foru parlamentariak, garrantzitsutzat joz Europako Batzordeko presidenteorde eta erakunde honetako eskubide eta askatasunen arduradunak, hots Frans Timmermans, esan izana “interes handiarekin jarraitzen duela Altsasuko gazteen auzia”, azpimarratuz gainera “Bruselak auzi honetan esku hartzeko aukera gordetzen duela zigorren proportzionaltasun printzipioa urratzen bada”.

“Guk beti ikusi izan diogu ñabarduna politikoa honi guztiari. Ezin litekeena da horrelako eraso batek atentatu yihadistenak diren zigorrak edukitzea Kode Penalaren 573 artikulu polemikoaren arabera, NBEko bost errelatorek zalantza jarria gainera”, ziurtatu du Hualdek, gogoratuz hasieratik Geroa Baik “proportzionaltasuna” eskatu duela auzi honetan.

“Geroa Bain erabateko proportzionaltasun eza iritzi dugu fiskaltzaren eskaera, auzipetuentzako 12, 50 eta 62 urteko espetxeratze zigorrak eskatu baitira, osotara 375 espetxe urte batuz. Interes handia egon da auzi honi terrorismo kutsua emateko inoiz eduki izan ez duen arren. Deigarria izan da Bruselak auzi honen inguruan emandako erantzunaren argitasuna, frogatuz salatutako gertakarien eta eskatutako zigorren arteko proportzionaltasun eza erabatekoa dela. Prozesuaren hurrengo faseetarako inflexio puntu izatea espero dugu”, adierazi du Geroa Baiko parlamentariak.

Hualdek gogorarazi duenez “orain dela gutxi Parlamentuan defendatu genuen moduan, auzi penalak Estatu kideen eskumena diren arren, hauek Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Europako Karta errespetatu behar dute eta Bruselaren erantzuna bat dator pertsonei ezarritako zigorrak egindako ekintzen arabera proportzionalak izatea Europatik zaintzearen beharrarekin”.

Azkenik, Unai Hualdek gogorarazi du Europako Parlamentuko 52 diputatuk, Diputatuen Kongresuko 74 eta espainiar Estatuko lege munduko hamaika ahotsek “proportzionaltasun, justizia eta berdintasun” printzipioarekiko errespetua eskatu dutela; bai eta “auzi honi terrorismo kalifikazioa kentzea” ere. 

Izena eman gure buletina jasotzeko