Itzuli

Geroa Baik Guardia Zibilen Batasunaren aldetik Altsasuko alkateari egindako ezkuko grabaketak salatu ditu

Geroa Baik aste honetan Guardia Zibilen Batasuna Elkarte Profesionalaren aldetik Altsasuko alkateari bere baimenik gabe egindako ezkutuko grabaketak salatu nahi ditu. Altsasuko gertakari tamalgarrien eta agenteei eta haien bikoteei egindako erasoaren urteurrena dela eta, sindikatu honetako kide talde batek bilera bat eskatu zioten astelehenean Javier Ollo udalerriko alkateari, OK Diarioko kamera eta kazetari batekin batera. 

Alkateak bere konpromisoak utzi zituen Guardia Zibilen Batasuna Elkarte Profesionaleko kideekin elkartzeko, une horretan eta aurretik abisatu gabe Udaletxean aurkeztu baitziren. Alkateak haiekin bilera egin zuen –horietako bost bere bulegoan sartu ziren- eta inolako baimenik eskatu gabe horietako batek alkatearekin izandako elkarrizketa grabatu zuten. Jakina, bi kazetariak ez diren bilerara sartu.

Baimenik gabeko grabaketa bat, ondoren aipatutako komunikabidera filtratua izan dena, ikuspuntu etiko eta moraletik gaitzesgarria da. Geroa Baitik horrelako jokabideak deitoratzen ditugu, ezin baita grabaketaren testuingurua ezagutu, ez eta nola dagoen editaturik, eta hare gutxiago  da onargarria bere baimenik gabe grabatzea Altsasuko alkatea, ondoren grabaketa hau udalerriaren ikuspegi partziala duen Madrileko komunikabide batean argitara emateko.

Geroa Bairen aburuz horrelako jokabideak, edozein etikarik gabekoak, etorkizunera bakean eta duintasunez bizikidetzan begiratu nahi dion udalerri bateko giroa gehiago kutsatzeko balio dute bakarrik. Zentzu honetan, harrigarria da Altsasura bizikidetzaren alde egitera etorri zen elkarte batek grabaketa bat bere baimenik gabe erabiltzea. 

Izena eman gure buletina jasotzeko