Itzuli

Geroa baik hezkuntza departamentuari eskatu dio hezkuntza komunitateak eskola-protokoloari buruz egindako aldarrikapenei erantzun diezaien

Sindikatu eta hezkuntza komunitateko beste eragileen argudioak entzun ondoren, María Solana parlamentariak bi ekimen erregistratu ditu Nafarroako Parlamentuan

    María Solana María Solana

    Geroa Baik Hezkuntza Departamentuari eskatu dio eskola-protokoloaren inguruan hezkuntza komunitateak egindako aldarrikapeni erantzun diezaien. Langileen ordezkari eta hezkuntza komunitateko beste eragileen argudioak entzun ondoren, María Solana foru parlamentariak bi ekimen erregistratu ditu Nafarroako Parlamentuan, eskola zentroetan ezartzen den protokoloa gidatzen duten irizpide sanitarioak argitzeko helburuarekin.

    Zehazki, Osasun Publiko eta Laboralaren Institutuko zuzendari gerentearen premiazko agerraldi eskaera bultzatu du koalizioak, horrela 2021/2022 ikasturterako hezkuntza jarduera presentzialaren garapenerako prebentzio eta antolamendu Protokoloa eta bertan jasotzen diren osasun neurriak aztertu ahal izateko. Eskabide honek Navarra Suma, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra-ren babesa jaso du ere.

    Bigarrenik, Hezkuntza Kontseilariari zuzenduriko ahozko galdera bat erregistratu du Solana parlamentariak, “Foru Komunitatean murriztapenak oro har altxatu diren arren, Hezkuntza Departamentuak dirudienez urtarrilera arte Nafarroako ikastetxe guztietan lanaldi jarraitua eta arratsaldeko eskolaz kanpoko jarduerak derrigorrean ezartzen jarraitzea justifikatzen duten irizpideak” zeintzuk diren ezagutzeko helburuarekin.

    Solanak gogorarazi duenez, “Nafarroako Parlamentuak mozio bat onartu zuen ekainean, zentro bakoitzak pandemia aurretik zuen jardunaldi motara itzultzea eskatuz, beti ere osasun egoerak ahalbidetzen bazuen”. “Hezkuntza Departamentuak aurretik zeuden jardunaldi motetara itzultzea ez baimentzeko aldebakarreko erabakia hartu zuen, hezkuntza komunitatearen gehiengoaren nahien aurka eta Ganberako parlamentu taldeen gehiengoaren nahiari ere bizkar emanez”, nabarmendu du.

    Azkenik, Solanak ziurtatu duenez, “ezin uler dezakegu, eta are gutxiago elkarbanatu, gai honen gainean Hezkuntza Departamentuak duen jarrera azaroan Madrilen egingo den Lurralde arteko kontseiluaren bileran erabakiko den irizpideari itxarotea izatea. Ezin uler dezakegu Nafarroak Lurralde arteko bilera horri itxaroten egon behar izatea Nafarroan, Nafarroatik eta Nafarroarentzako erabakiak hartzeko, beste esparru eta sektoreetan neurriak malgutzean egin duen moduan”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko