Itzuli

Geroa Baik inbertsio ugari sustatu ditu Baztanen 2022 urterako Nafarroako aurrekontuetan

Urdazubin, Malerrekan eta Igantzin beste proiektuetarako laguntzak aurrera atera ditu ere koalizioak

    Geroa Baik Baztanen proiektu eta hobekuntza egitera bideraturiko inbertsioak sustatu ditu 2022 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan. Koalizioak gainera, beste proiektu batzuen burutzea proposatu du ere: Igantzin, Urdazubin eta Malerrekan.

    Zehazki, Geroa Baik 11.000 euroko inbertsio bat bultzatu du Elizondoko kaleetan zaharberritze eta irisgarritasun obrak egiteko, bai eta Santiago kalean baranda bat jartzeko ere. Gainera, 25.000 euroko laguntza bati esker, Baztan Haranean Hiri Mugikortasun Jasangarrirako plan bat burutzeko aukera egongo da, eta 6.500 euroko partida batekin Arraiozeko paseoaren asfaltatze lanak burutzea ahalbidetuko da.

    Arizkunen antzinako ganaduarentzako baskula zaharberrituko da, eraikina komun publikoetan bihurtuz, horretarako 33.000 euroko laguntza bideratuko delarik. Gainera, 12.000 euroko zuzenketa baten bitartez Urritzate baserrietako bideen hobekuntza lanei ekitea ahalbidetuko da.

    Amaiurren, 20.000 euroko inbertsio bati esker Ostatua proiektua bultzatuko da. Baztango Donejakue bideak bultzada behar du, eta udal aterpetxeak berokuntza sistemarik ez duenez, bere jarduera udara mugatzen da bakarrik. Proiektuaren helburua, beroketa sistema bat jartzea da (biomasa), bai eta ostatua berriro irekitzeko beharrezko zaharberritze lanak burutzea ere, horrela eskaintza urtaro bakarretik ateraz eta eskualdean enplegu gehiago sortuz.

    Bestalde, Geroa Baik eta EH Bilduk 150.000 euroko partida bat bultzatu dute Amaiurko Batailaren 500 urteurrenaren oroimeneko ekitaldiak antolatzeko, horrela, hain esanguratsua den urteurrenean, Baztan haranean eta Nafarroaren memoria leku den toki honetan, kultura eskaintza sendotuz.

    EH Bildurekin batera aurkeztutako 50.000 euroko zuzenketa baten bitartez ere, Baztango Udalak Eskualde-garapenerako Ikerketa-Zentroaren promozioa bultzatuko da Lekarozen, XXI mendeko landa bizitzaren ikerketarako zentroaren proiektuko edukietan aurrera egiteko helburuarekin, bai eta unibertsitateen kongresu euro-eskualdeko bat antolatzeko lagunduz ere.

    BESTE PROIEKTUAK

    Geroa Baik gainera 25.000 euroko zuzenketa bat sartu du Eusko Ikaskuntzarekin hitzarmena egiteko, honek Urdazubiko monasterioaren gaineko ikerketa bat egin dezan. Monasterioaren eraikuntzaren garapena ezagutzea da proiektu honen helburua, eta bereziki, beste potentzialtasun arkeologikoa ezagutzea.

    Halaber, 15.000 euroko partida bati esker Euskal Artzainak Ameriketan proiektuak hainbat ekintza burutuko ditu Elgorriagan, bere sorreratik berreskuratu duen ondaren material eta inmaterial guztia erakusteko eta 12.000 euroko zuzenketa bati esker Donamaria herriko parkearen hobekuntza eta moldaketa lanei helduzko zaie.

    Igantzin, bere lurralde garapenerako proiektua 50.000 euroko laguntza bati esker sendotuko da.

    Zuzenketa hauekin, 2019an Geroa Baik hasitako munizipalismoaren aldeko apustu lanari jarraipena ematen zio, horrekin Nafarroako aurrekontuetan parte hartzeko beste modu bat badagoela frogatzen ari duelarik koalizioak, hamarkadetan zehar Nafarroako Kontu Orokorretatik kanpo egon diren udalerri askori inbertsioak erraztuz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko