Itzuli

Geroa Baik inbertsioak bultzatu ditu Tuteran, Zarrakaztelun eta Buñuelen Nafarroako Aurrekontu Orokorrei egindako zuzenketen bitartez

    Geroa Baik inbertsio eta proiektu ezberdinak bultzatu ditu Erriberan 2025 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei egindako zuzenketen bitartez, modu honetan koalizioak lurraldearen egituraketaren alde egiten duen apustua finkatuz eta Nafarroako herritar guztien beharrizanei erantzuna emanez, hauek non bizi diren axola gabe. 
    Zehazki, Geroa Bairen parlamentu taldeak 30.000 euroko zuzenketa bat bultzatu du Zarrakaztelun udalerriko kirol gunearen zaharberritze eta handitze lanak burutzeko. 
    Buñuelen kasuan, Geroa Baik 30.000 euroko zuzenketa bat bultzatu du, horri esker udalerrian biribilgune bat eraikitzeko partida handitzeko aukera izango dutelarik, horren eraikuntzari bultzada emanez, azpiegitura honek udalerrian duen garrantzia kontuan izanik gainera, trafiko maila handiak jasaten baititu. 
    Kultura alorrean, Geroa Baik  Tuterako Udal Liburutegira bideraturiko bi zuzenketa bultzatu ditu. Alde batetik, 7.200 euroko partida bati esker irakurketaren sustapena mesedetuko duten kultura jarduerak programatzeko eta horiek burutzeko baliabide gehiago jarriko dira udalaren esku. Publiko guztiei zuzenduriko jarduerak izango dira, Nafarroako eta Erriberako egileen  obraren irakurketa sustatuz ere. Gainera, 800 euroko partida bat  bultzatu da liburutegian Erabilera Anitzeko Aretoan beharrezkoak diren elementuak erosi eta instalatzeko. 
    Gainera, Eskubide Sozialen alorrean, PSN, EH Bildu eta Contigo Zurekin taldeekin batera izenpetu den 97.000 euroko zuzenketa baten bitartez, Geroa Baik AMIMETekin  (Desgaitasuna duten Erriberako Pertsonen Elkartea, bere gaztelaniazko sigletan) hitzarmena egitea mesedetuko du, horren bitartez “Buruko nahasmendua duten pertsonentzako laguntza psikosoziala” proiektua finantzatuz, horiei laguntza eta arreta integrala eta pertsonalizatua eskainiz. 
    Zuzenketa hauekin Geroa Baik aurreko urteetan hasitako bideari jarraitasuna ematen dio, lurraldetik eta udal esparrutik gertuko lanari Nafarroako kontuetan oihartzuna emanez eta Aurrekontuetan parte hartzeko beste modu bat badagoela frogatuz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko