Geroa Baik Iruñerriko Mankomunitaterako programa akordio bat izenpetu du EH Bildu, Independeteak eta Contigo-Zurekin taldeekin batera David Campión Ventura berriro ere presidente egiteko
Programa akordioak hondakinen tratamendurako planta berria eta garraio publikoa lehenesten ditu
Geroa Bai, EH Bildu, independenteak eta Contigo-Zurekin taldeek programa akordio bat izenpetu dute gaur, horren bitartez datozen lau urteetarako erakunde honen gobernagarritasuna bermatuz. Akordioaren baitan, besteak beste, David Campión Venturaren presidentetza eta hiru indar politikoak eta independenteak barne hartuko dituen gobernu talde baten sorrera daude, programa akordio honen ildoak garatzeko ikuspuntu eraikitzailea eta aurrerakoia duten talde guztiei irekiko zaielarik gobernu talde horretan parte hartzeko aukera. Akordio honek, Mankomunitatearen Batzar Nagusian parte hartzen duten 54 ordezkaritatik 32-ren babesa lortu du, modu honetan erakundearen agintaldi osoan zehar bere egonkortasuna bermatzen delarik. EH Bilduk 16 batzarkide ditu, independenteen sektoreak 9, Geroa Baik 4 eta Contigo-Zurekin formakuntzak 3.
Akordioak zazpi puntu jasotzen ditu: Arangureneko Udalarekin akordioa betetzea eta hondakinen tratamendurako planta berriaren lanak amaitzea; Uraren Plan Estrategiko baten sorrera; Eskualdeko Parkeen zerbitzu bat sustatzea; Mugikortasun jasangarri-garraio publiko zerbitzu bat martxan jartzea; taxi zerbitzuaren hobekuntza; energia berde zerbitzu baten ezarpena eta, azkenik, gobernantza alorrean hobekuntzak.