Itzuli

Geroa Baik Kode Penala aldatu dezan eskatu dio Gobernu zentralari, baimenik gabeko sexu harremanak erasotzat jotzeko

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baiko Parlamentuko taldeak mozio bat erregistratu du Gobernu zentralari eskatzeko Kode Penala aldatu dezan, baimenik gabeko sexu harremanak sexu erasoak direla agertzeko, hau da, bortxapenak. Koldo Martínez parlamentuko bozeramaileak ziurtatu duenez “berebiziko garrantzia du lege aldaketa garrantzitsuak egitea, ‘La Manada’ kasuaren ebazpena bezalakoak ez errepikatzeko”.

Martínezek gogorarazi duenez “Amnisitia Internazioanalak plazaratutako txosten baten arabera, Europako 33 herrialdeetatik 9-ik bakarrik diote baimenik gabeko sexua bortxakeria ez denik. Honek erasotzaileei helarazten dien mezua inpunitatea da, emakumeei eta gizarteari orokorrean helaraziz haiek direla bortxaketaz babesteko ardura bakarra dutenak, bai eta erasoan indarkeria edo jazarpena egon zela frogatzeko arduradun bakarrak. Hau onartezina da eta aldatu beharra dago, emakumeak benetan libre diren berdintasunezko gizarte bat eraiki nahi badugu”.

Horregatik guztiagatik, legedian aldaketa bat emateko beharra berretsi du bozeramaileak, baimen ematean oinarrituriko definizio bat sartzeko, Islandian gertatu den moduan, non lege aldaketa zentzu horretan eman berri den, edo jada Ingalaterran, Belgikan, Zipren, Luxenburgon edo Alemanian gertatzen den moduan.

Izena eman gure buletina jasotzeko