Geroa Baik lan arriskuen prebentziorako legea garatzea proposatu du, arrisku psiko-sozialengan arreta jarriz
Ana Ansa parlamentariak azpimarratu duenez, “arrisku psiko-sozialak maila pandemikoetara iritsiko dira gizartean”
Geroa Baik Lan Arriskuen Prebentziorako Legea garatzea proposatu du, arreta faktore psiko-sozialetan jarriz. Ana Ansa koalizioko parlamentariak ekimen bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan, horrekin Nafarroako Gobernuko Osasun eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialerako Departamentuak premiatuz, arau honen garapenari bultzada nabarmena emateko lankidetza sinergiko bat ezar dezaten.
Ansak azpimarratu duenez, “legearen ezarpenetik argi iluneko 25 urteren ondoren, lege honen ezarpenaren berrikuspen bat egiteko unea da eta arreta non jarri behar den analizatzeko unea ere”. Horrela, “eraginkorrak izan diren neurriak mantentzea” proposatu du Geroa Baik, “bai eta kontrol neurriak sendotu, prebentzio kultura barneratzeko enpresak sentsibilizatzen eta laguntzen jarraitu, politika guztietan osasuna lehenetsi eta lan osasuneko politikak birbideratu”.
Zentzu honetan, parlamentariaren iritziz “legearen garapena hobe izan den alorretako bat arrisku psiko-sozialena izan da”. “Arrisku hauek antzemateko eta horiek ekiditeko edo murrizteko neurriak proposatzeko zailtasunak ez dira gainditzeko errazak eta sarritan horiek konpondu gabe geratzen dira, baina datuak eta gaur agertzen diren eta etorkizuneko joera diren beharren bilakaera analizatzen baditugu, arrisku-psiko sozialak gizartean orokorrean maila pandemikoetara iritsiko direla ikusiko dugu”, nabarmendu du.
Ansak azpimarratu duenez “faktore psiko-sozialek depresio desgaitzaileetan amaitzen diren sufrimendu kronikoa dakarte, bai eta tresna eta makineria potentzialki arriskutsuen erabileran arreta eta kontu faltaren ondorioz edo kotxean arrisku gehiago dakarten jokabideen ondorioz beste istripuak edukitzeko arriskuen areagotzea ere”.
“Hau guztiak heriotza goiztiarra dakar. Denboraldi batetik hona, bihotzekoengatik edo buruko isuriengatik lanorduetan gertatzen diren heriotzak dira lan istripuetan hiltzeko lehen arrazoia. Estresa eta arrisku psikosozialeko beste faktoreak jatorrian dituzten gertakari hauen zenbatekoa eta ehunekoa igartzea zailagoa da, baina harremana agerikoa da, eta hori ekiditeko arreta jarri beharra dugu”, amaitu du adieraziz Geroa Baiko parlamentariak.
Ana Ansa