Itzuli

Geroa Baik lotsagarria deritzo PSN-k Salestarren UGPS-tik aldendu nahi izatea proiektuari eman zioten babesa erabakigarria izan zenean bere onarpenerako

PSN-k UPN-rekin batera aldatu zuen Legea planteatzen zen moduko proiektuetan etxebizitza soziala edukitzearen derrigortasuna kentzeko

Iruñeko Udalean Geroa Baiko udal taldeak lotsagarria deritzo PSN-ko bozeramale Maite Esporrin orain Salestarren proiektutik aldentzea eta kritikatzea, bere formakuntza izan zenean UPN-rekin batera hiriko leku honetarako hirigintza zentzugabekeria hori adostu zutenak eta itzulezina eginez. Proiektuari eman zioten babesa erabakigarria izan zen UPN-k hura tramitatu ahal izateko.

Geroa Baik gogorarazi du “PSN izan zela UPN babestu zuena Salestarren UGPS aurrera ateratzeko bai eta esparru horretan etxebizitza sozialak egitearen derrigortasuna kentzeko lege aldaketa espreski babestu zuena ere”.

Zentzu honetan, udal taldeak azpimarratu du “tamalgarria dela PSNk Iruñean UPNren udal politikari jarraiki aritzea denak balio du horrekin eta, gaur berriro ere, udal Gobernua eta Nafarroako Gobernua kritikatu izana, bere erantzukizuna eta UPNri emandako babesa ahaztuz”.

Azkenik, Geroa Baik gogorarazi du “Salestarretarako UPNk planteatu zuen hirigintza operazioa espekulazio ekonomikoko operazio bat besterik ez zela, Garraioaren Hiria edo Los Arcoseko Zirkuitua bezalako beste proiektuetan ikusi izan dugun moduan, bere ondorioak Nafar Ogasunarentzako ezin txarragoak izanik”. Udal taldeak berretsi duenez Nafarroako Gobernua lanean egon da legegintzaldi honetan behartuta zegoena exekutatuz, baina, hori bai, aspektu espekulatiboei buelta emanez eta mozkin ekonomikoak, egonen balira, etxebizitza soziala egiteko bideratuz, eta ez aberastasun pribaturako, PSNren babesa duen UPNren kudeaketa eredua eraldatuz.

Izena eman gure buletina jasotzeko