Itzuli

Geroa Baik mozio bat aurkeztuko du Udaletan euskararen eta herritarren hitzkuntza eskubideen defentsan

Koldo Martínezek bere kezka agertu du gezurra esaten eta errealitatea manipulatzen duten alderdi politikoak egotearen aurrean, manifestazioak deitzeko gai direlarik bai eta lege ordenamenduaren eta nafarron eskubideen aurkako akordioak proposatzeko ere

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik mozio bat aurkeztuko du Nafarroako Udaletan euskararen eta hizkuntza eskubideen defentsan. Udalek “Nafarroako herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko hizkuntza politikak bultzatzen jarraitzea” adostu dezaten nahi du koalizioak.

Geroa Baik azpimarratu duenez “bai Udalen hizkuntza politika bai eta Gobernuarena ere ondoko printzipioetan ardaztu behar dira: euskararen normalizazioa progresiboa eta egoera soziolinguistiko ezberdinetara egokitua izan behar da; hizkuntza eskubideen betetzean aurrera egiteko eta herritar guztiei aukera askatasuna eta boluntariotasuna bermatzeko arau estaldura egokia edukitzea”.

“Nafarroan ez da posible hizkuntza politika zuzena edukitzea euskararik gabe eta are gutxiago euskararen aurka”, ziurtatu du Koldo Martínezek.

Geroa Baiko parlamentu taldeko bozeramaileak nabarmendu duenez “manifestaldia deitzen duten eta manifestua izenpetzen duten pertsonek eta erakundeek, euskara errespetu eta adiskidetasun klima batean askatasun osoz hitz egin dadin eta ikas dadin nahi dutela dioten bitartean, euskara lan baldintza izateko aukera ukatzen dute”.

“Bateraezinak dira euskaraz hitz egitea bermatzea, hizkuntza honetan arreta ematea bermatu ezin dezakeen administraritza batekin. Gainera, euskararen ezagutza modu unibertsalean hedatuko dela sinestaraztean, errealitatea manipulatzen dute, herritarren artean beldur irreal bat hedatzeko helburuarekin”, azpimarratu du.

Martínezen aburuz “manifestaldia deitzen duten elkarteek erabiltzen dituzten argudioak faltsuak dira”. “Manifestaldiaren leloa ‘denon berdintasunezko etorkizunaren alde (Por el futuro de todos en igualdad)’ izatea eta Nafarroako herritarren aurka egitea oso kezkagarria da. Nafar bakar bat ere ez da baztertzen Administraritzari gazteleraz zuzentzen zaionean, aldi berean Administraritzara euskaraz zuzentzeko bere eskubidea jarduten duten pertsonak bai baztertzen dira ordea, aukeratzen duten hizkuntzan arretarik ez dutelarik. Euskararen legearen onarpena eta 30 urteren ondoren euskara baldintza moduan duten lanpostuak %1 baino gutxiago baitira”, ziurtatu du.

Zentzu honetan, Geroa Bairen eledunaren arabera “kezkagarria da ikustea nola erakundeetan ordezkaritza duten alderdi politikoek gezurra esaten duten eta errealitatea manipulatzen duten, manifestazioak deitzeko gai direlarik bai eta lege ordenamenduaren eta nafarron eskubideen aurkako akordioak proposatzeko ere. Jokabide honek herritarren bereizketa sustatzen du, gorroto eta bazterkeria jarrerak bultzatuz eta eskubideen aitorpena ukatuz”.

Geroa Baik proposaturiko mozioan gogorarazten denez “Euskararen Foru Legeak bere 2.1. artikuluan dio ‘Gaztelania eta euskara Nafarroako berezko hizkuntzak dira eta, horren ondorioz, herritar guztiek dute hizkuntza horiek jakiteko eta erabiltzeko eskubidea’. Gainera, Eskualdeko Hizkuntzen eta Hizkuntza Gutxituen Europako Itunak bere 7 artikuluan dioenez ‘eskualdeko edo gutxitutako hizkuntzen alde neurri bereziak hartzea, hizkuntza horiek hitz egiten dituzten pertsonen artean eta gainontzeko herritarren artean berdintasuna sustatzeko eta bere egoera bereziak kontutan hartzeko zuzendurik, ez dira hizkuntza hedatuenen hiztunen bazterkeria ekintza moduan joko’ ”.

Koalizioaren iritziz “zeharo faltsua da Nafarroako Gobernuak Nafarroako Administraritza Publikoetako lanpostuetara sartzeko eta horiek estaltzeko euskara inposatzen duenik. UPNren Gobernuen garaian zegoen araudiak jada zenbait lanpostutan euskara baldintza moduan ezartzea aurreikusten zuen eta 2009tik aitzina, UPN-k onartutako arauarekin, euskara meritu moduan baloratzen da, besteak beste, eremu euskaldunean eta eremu mistoan. Euskara meritu bat gehiago bezala baloratzen da, besteak beste, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideak deitzen dituen oposizio-lehiaketetan. Gainontzeko plazetan (suhiltzaileak, foruzaingoa, administratiboak, Administraritza Publikorako Teknikariak, lege edo ekonomia alorra, eta abar) ez da baloratzen”.

Geroa Baik berretsi duenez “hirukoak Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika bihurritu nahi duen arren, herritarrek Administraritzara zuzentzeko nahi duten Nafarroako hizkuntza erabiltzeko aukera bermatzeko dira Foru Dekretuan sartu diren aldaketak".

"Lanpostuen ezaugarriak kontutan hartzen dira, hau da, jendarteari zuzeneko arreta ematea, dela telefono bidez, erregistroetan edo harrera guneetan eta herri segurtasun zerbitzuetan, urgentzia arretan eta larrialdietan. Nafarroako errealitate soziolinguistikoa hartzen da kontutan ere, beste moduz izan ez daitekeen bezala, eremu euskalduneko herritarrei arreta ematen dieten unitateak lehenetsiz”.

Modu berean, “euskara meritu moduan baloratzeko aukera ezarri da, besteak beste, eremu ez euskaldunean. Orain arte alemaniera edo frantsesa Nafarroa osoan meritu moduan baloratzen zen paradoxa moduan, baita ere Nafarroako Erriberan, euskara ordea, Nafarroako hizkuntza propioetako bat alegia, baloratzen ez zelarik”.

Azkenik, Geroa Baik gogorarazi du “euskararen portzentajea atzerriko hizkuntzekiko igo egin dela, orain arte euskarak atzerriko hizkuntzek baino gutxiago puntuatzen zuelako, Nafarroako Auzitegi Gorena zalantzan jarri zuen egoera alegia. Adibide moduan, erizaintzarako oposizio-lehiaketa batean, osotara merituzko 40 puntutatik 17 ematen zaizkio antzinatasunari; 16 puntu formakuntza eta ikerketari eta 2 puntu ingelerari, frantsesari eta alemanierari (6 punturaino osotara). Euskarari 2,73 puntu ematen zaizkio eremu mistoan (UPNrekin 2 puntu ematen zitzaizkion) eta gau egin 0 puntu eremu ez euskaldunean, nahiz eta Dekretu berriak 2,73 punturaino eman daitezkeela aurreikusi. Ez dirudi puntu hauekin euskara Nafarroako inongo tokian inposatuko denik”.

Bestalde, koalizioak ohartarazi du “Hezkuntzan ez dagoela inongo inposaketarik, hizkuntza eredua aukeratzeko, horrela nahi duten familien aukera askatasuna Nafarroa osoan bermatu besterik ez dutelako egiten Legeak eta Nafarroako Gobernuak”.

Audios

Izena eman gure buletina jasotzeko