Itzuli

Geroa Baik Nafarroako Erdialde Eskualdearentzako inbertsioak bultzatu ditu aurrekontuei aurkeztutako zuzenketen bitartez

Koalizioak 310.000 euro sartu ditu kontuetan Erriberri, Tafalla, Gares, Eneritz, Beire, Uxue, Puiu, Adios, Untzue eta San Martin Unx udalerrietan proiektuak burutzeko

    Geroa Baik inbertsio eta proiektu ezberdinak bultzatu ditu Nafarroako Erdialde Eskualdean 2023 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako zuzenketen bitartez, lurraldea egituratzeko eta Nafarroako herritarren beharrizanei erantzuna emateko koalizioaren apustua finkatuz, herritar hauen bizilekua edozein izanik ere.

    Erriberriko Karlos III enparantza azpiko Erdi Aroko Galerien zaharberritzearekin  jarraitzea izan da Geroa Baik kontu hauetan egindako apustuetako bat, koalizioak aurreko aurrekontuetan ere bultzatu zuen proiektu honen bigarren fasea burutzeko helburuarekin 80.000 euroko zuzenketa bat aurkeztu duelarik.

    Tafallan, aurreko urtean egin zuen moduan, zebra-bideen inguruan seinaleztapena jartzeko, argiztapena berritzeko eta arkitektura oztopoak deuseztatzeko Geroa Baik partida bat proposatu du. Honakoan, 65.000 euroko zuzenketa bat izan da Tafallako Azokako iparraldean dauden zebra-bideetan jarduteko.

    Koalizioak aurreko urteetan bultzatutako proiektuetan bere jarraipena duen beste proposamenetako bat Garesko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoko parke eta patioen zaharberritzea da. Koalizioak 30.000 euroko partida bat sartu du ekintza hauekin jarraitu ahal izateko eta, gainera, 10.000 euroko beste zuzenketa bat bultzatu du Izarbeibarreko Mankomunitateak egin duen duen adineko pertsonei buruzko azterlana garatu ahal izateko.

    2023 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrek 20.000 euroko partida bat ere dute Eneritzeko Udaletxe Plazan gune sozial eta kultural bat ezartzeko; beste 20.000 euroko zuzenketa bat Beireko Kultura eta Aisialdi Elkartearen irisgarritasuna hobetzeko, eta 30.000 euroko beste bat Uxueko ikastetxeko behe solairua egokitzeko, bertan jarduera sozial eta kulturalak burutu ahal izateko.

    Kirol azpiegiturei dagokienez, Geroa Baik 20.000 euro bideratu ditu Puiuko frontoiaren konponketa lanak burutzeko, zehazki bere estalkia konpontzeko; bai eta 20.000 euro Adioseko frontoiaren zorua konpontzeko ere. Koalizioak gainera 20.000 euroko partida bat bultzatu du Unzue eta Oloriz artean NA-5010 errepidearen hobekuntza lanen proiektuaren idazketarako.

    Azkenik, Geroa Baik 35.000 euro bideratu ditu Enplea Fundaziora, San Martin Unxen mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean gazte ekintzailetzarako zentro bat bultzatzeko.

    Zuzenketa hauekin, Geroa Baik aurreko urteetan hasitako bideari jarraipena ematen zaio, kontuei egindako proposamenekin lurraldetik eta udal esparrutik hurbileko lanaren garrantzia azpimarratuz, eta aurrekontuetan parte hartzeko beste modu bat badela frogatuz, hamarkadetan zehar Nafarroako Kontu Orokorretatik kanpo egon diren udal askorentzako inbertsioak mesedetzen baitira.

    Izena eman gure buletina jasotzeko