Itzuli

Geroa Baik Nafarroako Gobernua premiatu du Hipoteka Maileguen Erreferentziazko Indizea dela eta kaltetutakoei aholkua emateko leihatila ireki dezan

    Geroa Baik Nafarroako Gobernua premiatu du Hipoteka Maileguen Erreferentziazko Indizearen araberako hipotekek sortutako problematikak kalteturiko Nafarroako herritarrei lege-aholkularitza emateko eta haien interesen defentsan bulego-lehiatila bat ireki dezan.

    Koalizioaren parlamentu taldeak mozioa erregistratu du Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuran eztabaidatu dadin, Foru Komunitatean kaltetuen pertsona kopuruaren datua bai eta eragindako kalte ekonomikoa zer nolakoa den bilatzera premiatuz Foru Exekutiboa gainera.

    Estatuko Abokatutzak herritarren alde lan egin dezan, Nafarroako Parlamentuak Estatuko Gobernua premia dezan proposatzen du gainera Geroa Baik, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren txostena betearaziz, eta finantza erakundeen asmoak ez defendatuz.

    Mikel Asian Geroa Baiko foru parlamentari eta mozio honen sustatzaileak azpimarratu duenez, “Maciej Szpunar Luxenburgon Europar Batasuneko abokatu nagusiak hartutako erabakiak, HMEI indizea gehiegizkoa den edo ez jakiteko zaintza judizialaren menpean egon behar duela alegia, indize horren arabera haien hipoteka maileguak sinatu zituzten Nafarroako milaka herritarrengan eragina eduki dezake”.

    “Funtsezkoa deritzogu bai Estatuko Gobernuaren inplikazioa bai eta Nafarroako Gobernuarena ere honelako garrantzia duen gai baten aurrean, ikuspuntu ekonomikotik zein sozialetik milaka pertsonengan eragina eduki baitezake. Bi erakundeek herritarren interesen defentsan lan egin behar dute, ez ordea finantza erakundeen defentsan, eta hori da hain zuzen ere guk eskatzen duguna”, nabarmendu du Geroa Baiko foru parlamentariak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko