Itzuli

Geroa Baik Nafarroako nekazari eta abeltzainen sektorearen aldarrikapenak elkarbanatzen ditu

Pablo Azcona parlamentariak adierazi duenez “sektoreak iragaten ari duen egoera bidegabearekin amaitzeko behar diren lege aldaketa eta erreformen alde lan egingo dugu”

Pablo Azcona Pablo Azcona

Geroa Baik Nafarroako nekazari eta abeltzainen sektoreak iragaten ari duen egoerarekiko kezka elkarbanatzen du, bai ete sektorearen alde agertu ere, sektoreak pairatzen duen krisialdiaren aurrean konponbideak eskatzeko gaur goizean ehundaka nafar profesional kalera atera dituen mobilizazioen alde agertuz.

Pablo Azkona Geroa Baiko parlamentari eta Landa Garapen eta Ingurumenerako bozeramaileak adierazi duenez, “sektoreak denbora gehiegi darama bere eskaerei konponbideak eskatuz”, jatorrizko salneurrietatik edo kostu urriagoak dituzten inportazioetatik eratorritako arazoak alegia, eta “Europar Batasunak Nekazal Politika Amankomunari (NPA edo PAC deiturikoa) egiten dizkion ekarpenetan murrizketak badaude are gehiago okertu daitezkeelarik arazo horiek”.

Sektoreak iragaten ari duen egoera bidegabearekin amaitzeko beharrezkoak diren lege aldaketa eta erreformen alde lan egingo dugu”, gaineratu du, aldi berean ziurtatuz “Gobernuaren aldetik NPA-ren negoziazioa, beharrezko aldaketekin hasteko aukera” dela. “Geroa Baitik, laguntzen banaketan eskubide historikoekin amaitzearen alde egiten dugu”.

Ahozko galdera

Zentzu honetan, Pablo Azconak Itziar Gomez Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariari zuzenduriko ahozko galdera bat aurkeztu du, honek pasa den otsailaren 12an Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroak nekazal sektorearen krisialdiari heltzeko Madrilen deitu zuen konferentzia sektorialean planteatu zituen neurri eta ekimenen gaineko interesa agertuz.

Bere aldetik, kontseilariak azpimarratu duenez “mobilizazio hauek beharrezkoak dira 2021-2017 epealdirako hurrengo NPA adosteko, eta horretarako aurrekontu sendo bat eskatzeko ere”. Halaber, Gómezek NPA-ren norabidean Ministeritzaren aldetik aldaketa egon dadin eskatu du, “egungo ereduak ez baitu sektorearen errenta hobetzea lortu ez eta nekazal aktiboen beherakada geldiarazi ere”, eta “negoziaziorako prozesu irekian nekazari profesionala modu positiboan diskriminatzearen alde” agertu da ere.

Izena eman gure buletina jasotzeko