Itzuli

Geroa Baik Nafarroarentzako 17 milioiko inbertsioa adostu du Gobernu zentralarekin

Koldo Martínez senatariak Estatuko Aurrekontu Orokorren alde bozkatuko du

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Geroa Baik, Koldo Martínez bere senatariaren bitartez, Estatuko Gobernuarekin akordioa lortu du honek Nafarroarentzako 17 milioi euroko inbertsioak martxan jar ditzan. Partidarik garrantzitsuenak Atarrabiara bideratuko dira, 2022 urtean hasiko direlarik uholdeak murrizteko lanak, berriki udalerrian eta ibaian behera, Burlatan eta Iruñean, uholdeek arazo larriak eragin ondoren. Atarrabian Ultzama ibaiaren ingurumen berreskurapenerako eta hobekuntza hidraulikorako Planak San Andreseko presan eta izen bereko zubian ekintzak aurreikusten ditu, bai eta Iongraf eraikinaren eraisketa eta lurzoru kutsatuen erretiratzea ere, oinezkoentzako zaldaina bat eta ibaiaren eskuin ertzaren ingurumenaren berreskurapena, 5 milioi euro inguruko aurrekontuarekin. Lan hauek egiteko Estatuari finantzaketa eskakizuna, berriki izandako uholdeak baino egun gutxi lehenago egin zen.

    Beste partida garrantzitsu bat, Iruñea eta Zangoza arteko bide berde bat da, antzinako Irati trenbidearen ibilbidea jarraituz, horretarako lanak, lehen fase batean 2022 urtean hasiko direlarik ere, 800.000 euroko hasierako dotazio batekin, nahiz eta kostu osoa 5 milioi eurokoa izango den, eta Estatuak exekutatuko du bere osotasunean.

    Lodosan AP-68 autobidean Bilborako norantzan irteera eraikitzeko lanak datorren urtean hasiko dira, eskualdearen aldarrikapen zahar bat alegia, eta bertako udalerri nafarren zein errioxarren komunikazioak erosoagoak bihurtuko ditu. 2022 urterako milioi bateko partida bat jaso da jada eta 2023 eta 2024 urteetarako 2 eta 1,5 milioiko erreserba bana eginda daude ere.

    Iruñean egoitza edukiko duen Eraikuntzaren Industrializazio eta Robotizaziorako Zentro Nazionala, José Mari Aierdi Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen kontseilari eta Geroa Baiko kidearen ekimena izan dena alegia, Estatuak jarritako bi milioi eurorekin hasiko ditu bere jarduerak, Senatuan lortutako akordioari esker.

    Erriberriko Gaztelua Nafarroan erreferentziazko monumentua da eta bere gaueko argiztapena modernizatu nahi du, egungoa zaharkiturik baitago eta ingurumenari dagokionez ez baita jasangarria. Sistema moderno batekin ordezkatu nahi da, kostu energetikoak murriztuz eta aldi berean monumentua erakargarriagoa eginez, horrela turismoa erakarriz. Helburu honetarako 300.000 milioiko ekarpena egingo zaio Erriberriko Udalari.

    Oroimenaren Institutuak, Ana Ollo Geroa Baiko kideak zuzentzen duen Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuaren bitartez, “Hormigoizko Mugak” proiektua martxan jarri ahal izango du datorren urtean, horrekin, aliatuen “inbasio” batetik defendatzeko Francok Pirinioetan eraikitzea agindu zituen bunkerrak zaharberrituz eta horien esanahia azalduz. Estatuak 200.000 euro jarriko ditu proiektu honetan.

    Koldo Martínezek azpimarratu duenez, “Gobernuarekin akordioa zaila izan da, baina azkenean 17 milioi euro baino gehiagoko ekarpena izango da Nafarroan urte ugaritan garrantzia handiko ekintzak egiteko. Jendearen eta haien ondasunen segurtasunarengan eragina duten proiektuak dira, uholdeen arriskua modu jasangarrian murrizteko, Ultzama eta Arga ibaiei tokia emanez. Jasangarriak dira ere Iruñea eta Zangoza arteko bide berdea edo Eraikuntzaren Industrializazioaren Zentroa, azken honek Nafarroa Europan erreferente moduan kokatuko duelarik berrikuntzaren eta isurien murrizketaren alorrean eta egurraren balorizazioan, eta etxebizitza eskubidea errealitate bihurtzen lagunduko du ere. Lodosako eta inguruko herrietako konexioak hobetzea lortu dugu ere, horrek eskualdeko industriarentzat onura handiak ekarriko dituelarik. Eta Nafarroarentzako esanguratsuak diren monumentuen garrantzia azpimarratuko da, hala nola Erriberriko Gaztelua, eta belaunaldi berriei Francoren obsesioak gogorarazten lagunduko da ere, aliatuek Penintsula inbadituko zutela alegia eta esklaboen eskulanarekin Pirinioak blindatzeko setakeria”.

    Akordioaren ondoren, Geroa Baiko senatariak 2022 urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei bere onespena eman die eta Sánchezen exekutiboarekin adostutako konpromisoak betearazteko zaindari egongo direla iragarri du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko