Itzuli

Geroa Baik oposizioko hirukoaren obsesioak kritikatu ditu euskara eta irakasleen LEP direla eta

Isabel Aranburu Isabel Aranburu

Geroa Baik oposizioko hirukoaren obsesioak kritikatu ditu euskara eta irakasleen LEP direla eta, 2015ean deitu ez zien Haur eta Lehen Hezkuntzako 73 plaza ziurtatzeko foru Gobernuak plantilla organikoaren aldaketa bat onartu ondoren. “UPN, PSN eta PPren adierazpenekin, frogaturik geratu da irakasle plaza hauek ez galtzeko Hezkuntza Departamentuak eman beharreko pauso honen aurrean, horiek plantilla organikoan sartzea alegia, oposizioa alarmismoa besterik ez sortzeko gai dela haien fobiak direla eta”, ziurtatu du Isabel Aranburu Geroa Baiko Hezkuntza bozeramaileak.

Zentzu honetan, Aranburuk gogorarazi du “plaza hauek hizkuntzaka banatzea behin behinekoa dela, 2018ko birjartze tasa eta egonkortze tasa ezagutzea falta baita”, eta ziurtatu du egindako hizkuntza-profilen araberako definizioa “irizpide teknikoekin bat egin dela, plaza horiek ez galtzeko helburuarekin eta Nafarroako hezkuntza publikoaren egungo beharretan oinarrituz”.

Hauxe bera dela eta, Aranburuk gogorarazi du “Iribas kontseilariak berak, UPNkoa, C1 ingelera profila zuten gaztelerazko plazak bakarrik zituen oposaketa proposamen bat egin zuela, eta jakina den moduan hori debekatzen duen Gobernu zentralaren dekretu bat dagoenez, ezin izan zuen burutu”. “UPN, PSN eta PPk, bai eta PAI programaren defendatzaile sutsuenek ere, horrelako programek gaztelerazko eta bakarrik gaztelerazko plazen beharra geroz eta txikiagoa izango dela ulertu beharko dute. PAI programaren aldeko haien apustuaren ondorio zuzena da gaur egun hizkuntzaka deitzen diren plazen ehunekoak horrelakoak izate”, azpimarratu du.

Geroa Baiko hezkuntza bozeramaileak gainera baloratu duenez, 2016an deitu zen LEPrekin eta 2019rako irakasleentzako LEP honen planifikazioarekin, “Hezkuntza Departamentuak pausoak ematen ari ditu hezkuntza kalitatea hobetzeko eta plantillen egonkortzean aurrera egiteko”. “Foru Exekutiboak Nafarroako hezkuntzaren beharrak azkenik asetzen ari ditu, UPNren gobernuen aldetik nagikeria eta utzikeria urteen ondoren”, ziurtatu du.

“Urtetan zehar Nafarroako hezkuntza publikoaren beharrak ahaztu dituzte UPNren gobernuek. Orain ordea bai foru Gobernuak bai eta Geroa Baik ere, irakasleen lan baldintzak hobetzeko eta plantillak egonkortzeko beharrean aurrera egiteko apustua frogatzen ari dugu, hezkuntza kalitatea lortzeko oinarrizko elementua baita hori”, ziurtatu du.

Azkenik, Geroa Baiko Hezkuntza bozeramaileak azpimarratu du Hezkuntza Departamentuak “ardura eta zorroztasun handiarekin” jardun duela 73 irakasle plaza hauen kudeaketan. “Beharrezkoa da gogoratzea alderdi politiko batzuek plaza horiek galtzearen alde agin zutela, eta Exekutiboa ordea lanean aritu da plaza horiek  LEPren segurtasu juridikoa arriskuan jarri gabe deitu ahal izateko eta azterketak 2019an egin ahal izateko lehenik, eta plantilla organikoa aldatuz orain, plaza hauek ez galtzeko beharrezko lehen pausoa baita hori”, amaitu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko