Itzuli

Geroa Baik Parlamentuaren Araudiaren erreformaren onarpena balioetsi du, herri partaidetzan, gardentasunean eta berdintasunean aldaketa sakonak proposatzen baititu

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren Uxue Barkos Geroa Baiko eledunak egindako adierazpenetan, Nafarroako Parlamentuaren Araudiaren erreforma aipatu du eta herri partaidetzan, gardentasunean eta berdintasunean aldaketa sakonak proposatzen dituela nabarmendu du. Nabarmendu duenez “kontsentsuzko proposamena da eta Parlamentuko egunerokoa araudiaren bitartez gizarteari egokitzeko bultzada emango dio”. Barkosek Unai Hualde Ganberako presidentea zoriondu du ere, bi urte hauetan zehar burututako lanaren zuzendaritzagatik.

    Bestalde, Geroa Baik datorren osteguneko osoko bilkuran defendatuko duen mozioa aipatu du ere, horren bitartez Diputatuen Kongresua premiatuko delarik datozen hauteskundeak baino lehen hautesle taldeek eta udalerri bakarreko alderdiek duten problematika konpon dezan. Zentzu honetan, hautesle taldeek datorren maiatzaren 28ko hauteskundeetan aurkituko duten desberdintasun egoera salatu du.

    Bestalde, Foru Parlamentuak onartu ez duen adierazpena aipatu du ere Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak, adierazpen horrek Gaztela eta Leoneko “ugalketa eskubideen murrizketaren” aurka kokatzea zuelarik helburu. Barkosek adierazi duenez “tamalez ezin izan adierazpena da onartu” eta “UPN eta Ciudadanos PPren menpe jarri izana” salatu nahi ian du, “honek, Gobernuan jarraitzeko eta Vox ez haserretzeko beharragatik, Nafarroako Parlamentuak ahobatezko onarpena izango lukeen adierazpena onartzea ekidin baitu”. “Emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen alde lanean jarraituko dugu”, adierazi du, aldi berean UPN eta Ciudadanosen jarrera “ulertezina eta tamalgarria” dela esanez.

    Adinekoen egoitzen egoerari buruz eta bertako langilek gaur hasi duten grebari buruz galdeturik Uxue Barkosek azpimarratu du “egoera hau gerta litekeela ohartarazi” zutela jada, eta bere “kezka” agertu du  “fundazioen bitartez edo udalekin lankidetzan lanean dauden eta irabazi asmorik ez duten adinekoen egoitzetan hitzarmen markoa aktibatu ondoren, bere garaian departamentuak konprometituriko plaza publikoak emateko espektatibak ez direlako bete, dotazio ekonomikorik ez dagoelako”. “Hitzartzen ari ez diren plaza publikoak hartzea ahalbidetuko lukeen dotazio ekonomikoa dugu eta honek lan baldintzak hobetuko lituzke; premiazko neurriak oraintxe bertan behar dituen egoera bat desblokeatzeko tresna da”, nabarmendu du, era berean adieraziz “erantzuna lehenbailehen ematea” espero duela.

    Izena eman gure buletina jasotzeko