Geroa Baik PSNk “eskuinaren interesak” defendatzea deitoratu du eta “Nafarroako gizarteari interesatzen zaizkion gai guztien” inguruan dituen “joan etorriak” kritikatu ditu
Koldo Martínez Geroa Baiko eledunak adierazi duenez “Chivite andreak gaur goizean Madrilen egindako hitzaldi batean berriro ere frogatu du ohituta gauden Alderdi Sozialistako kide bat gehiago dela”. “Orain egun batzuk esaten zuenez UPN alderdi zaharkitu bat zen, gero badirudi haiekin Gobernu bat adosteko prest dagoela; ondoren itzultzean ezetz dio”, gaineratu du.
Azaldu duenez, “ez gaitu harritu joan etorriak, PSNren errusiar mendiak Nafarroako gizarteari interesatzen zaizkion gai guztien gainean”. “Alderdi Sozialistak agertu izan duena da, Nafarroako herritarrentzako etengabeko sorpresa bat, beti edo ia beti eskuinaren interesak defendatuz Nafarroan, lastima bat”, esan du.
Martínezek gainera azpimarratu du oraindik urte bat baino gehiago gelditzen dela legegintzaldia amaitzeko “eta aldaketak nabaritzen jarraituko du”, eta “Gobernuaren politikek Nafarroako herritarren onuran egingo dute”. “Deigarria da alderdi batzuek jada euren hautagaiak aukertu izana, beste batzuek hauteskunde ondorengo paktuak aipatuz, bitartean politika egiteko urte bat baino gehiago esan, pentsatu eta jarduten dugularik Geroa Baitik. Hauteskunde ondorengo paktuen inguruan hauteskundeen ondoren hitz egingo dugu”, nabarmendu du.
NAFARROAKO UBIDEA: “UPN-REN HERENTZIA USTELA”
Nafarroako Ubidea dela eta, Martínezek esan du Nafarroako Gobernuak “konpromiso tinkoa” duela Nafarroako Ubidearekin. “Oso erraza da adierazpenak egitea, proiektuak sakontasunez ikertu gabe pentsatzea eta horien alde dagoela esatea, UPNk egiten duen moduan, baina Ubidea dela eta, nahiko usteldurik zegoen herentzia bat jaso genuen ere”, ondorioztatu du.
Azpimarratu duenez, Exekutiboak “sakontasunean ikertu behar izan du Ubidearen egoera”. “Ubidea errealitate bat izango da, lehen fasearen handitzea errealitate bat izango da, bigarren fasea baita ere”, agertu du, gaineratuz “UPNren kudeaketa txarraren ondorioz Ubideak 54 milioi gehiago kosta zaigula nafar guztioi”. Bere iritziz, “errealitateak UPNren gezurrak frogatuko ditu”.
Koldo Martínez