Geroa Baik Salestarren garaiera murriztea eta arkitekturaren batasuna bermatzea babesten du
Geroa Baik Salestarren garaiera murrizteko eta proiektuaren diseinuaren arkitektura harmonizazio eta uniformetasun proposamenak babestu ditu gaur goizean Iruñeko Udaleko Hirigintza Batzordean eztabaidatu ondoren. Koalizioaren aburuz, Nafarroako Gobernuak Nasuvinsaren bitartez landutako proposamenak “bizilagunen eskaerei erantzuna ematen die eta, ahal den neurrian, UPN eta PSNren herentzia pozoituaren polemika aldatzen du”.
Udalean Geroa Bairen udal taldeak Salestarren Plan Bereziaren aldaketa defendatu du gaur Hirigintza Gerentzian, aldaketa hauek sar daitezen, aurreikusten den erainkin berriak “Iruñeko Zabalgunearen arkitektura batasun berezia hauts ez dezan eta arkitektura konjuntu harmoniko eta uniforme bat bermatzeko”.
Geroa Baik gainera eskatu du datorren saioan “Udalak jaso beharreko gainbalioa zenbatekoa izango den zehaztu dadin” eta “garaieren murrizketa bermatuko duen proposamen zehatza” aurkeztu dadin.
Koalizioak gogorarazi duenez, eta Foru Exekutiboak iragarri zuen moduan, legearen barruan aurreikusten diren aukera guztiak landu dira, ahal den neurrian “operazio hau bere onera ekartzeko, gure taldea beti egon baita aurka, hirigintza zentzugabekeria bat dela uste baitugu”. “Gogorarazi nahi dugu UPN izan zela PSNren babesarekin proiektu honen martxan jartzea ahalbidetu zutenak; Iruñeko Udalak baimendu behar izan zuen proiektua partzelazio lizentziak sinatuz eta Nafarroako Gobernuak enkanteren bitartez exekutatzeko betebeharra zuena”, azpimarratu du.
“Ezinezko maximalismoen aurrean, hala nola proiektuaren gelditzea, milioika euroko kalte ordainak ekarriko lukeelarik, eta administraritza ezberdinen maniobra aukera proiektu honetan eskasa zela jakinez, Nafarroako Gobernuak kudeaketa eredu bati eta alde espekulatiboak sozialen gainetik eta herritarren interesen gainetik jartzen zituen operazio bati buelta emateko zorroztasunez eta arduraz lan egin duela baloratzen dugu”, azpimarratu du udal taldeak.
Itziar Gómez