Itzuli

Geroa Baik sekretu ofizialen legea aldatzea eskatu du estatu demokratiko bati eskatu beharreko gardentasuna eta proportzionaltasuna bete ditzan

Blanca Regúlez parlamentariak ziurtatu duenez “Mikel Zabalzaren desagerpena eta heriotza bezalako gertakizunak edo GALen hilketak lege honen baitatik irten behar dute”

    Blanca Regúlez Blanca Regúlez

    Geroa Baik ekimen bat proposatu du Nafarroako Parlamentuan Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko helburuarekin eta honek Estatu demokratiko bati eskatu beharreko gardentasuna eta proportzionaltasuna bete ditzan ere.

    Blanca Regúlez koalizioko parlamentariak ziurtatu duenez, “iraganean gertatutakoak, hots diktadura frankistan, trantsizioan, 1981eko otsailaren 23an, Mikel Zabalzaren desagerpen eta heriotzan edo GALen hilketetan Estatuak izandako partaidetza, lege honen baitatik behin betiko irten behar dute”.

    “Hamarkaden ondoren, hauek eta beste kasu batzuk ezin dute isiltasun eta inpunitate geruza batekin estalita jarraitu. Gertatu zena ezagutzeko beharra du gizarteak, zer gertatu zen ezagutzea merezi du”, azpimarratu du Regúlezek, eta gaineratu duenez “higiene demokratikorako desklasifikazioa gailentzen da”.

    “Amnistia Internazionalak jasotzen duen moduan, desklasifikazioak etorkizunean giza eskubideen urratzearen prebentzioa mesedetzen du, giza eskubideen urraketen ikerketan aurrera egiten du, biktimek egia, justizia eta erreparazioa edukitzeko eskubidea bermatzen du eta berriro ez errepikatzeko bermeak ahalbidetzen ditu ere”, nabarmendu du.

    Regúlezek ziurtatu duenez, “argitaratu eta 53 urteren ondoren eta bere erreformaren 43 urteren ondoren, beharrezkoa da sekretu ofizialen Legea zuzenbidezko Estatu sozial eta demokratiko bati eskatu beharreko gardentasuna, proportzionaltasuna eta beharrezkotasuna bezalako baloreen sentikortasunari egokitzea, bai eta nazioarteko itunetan jasotzen diren informaziorako eta adierazpen askatasunerako eskubideari ere”.

    Horregatik guztiagatik, Foru Ganberan erregistraturiko mozioan, Geroa Baik Nafarroako Parlamentuari eskatzen dio Espainiako Gobernua premia dezan, honek “Sekretu Ofizialen Legeak Estatu demokratiko bati eskatu beharreko gardentasun, proportzionaltasun eta beharrezkotasunaren nazioarteko parametroak betetzeko beharrezko lege aldaketak egin ditzan, Estatuak burututako ekintzei dagokienez informaziorako eskubidea gizartearen funtsezko eskubide moduan hartuz”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko