Itzuli

Geroa Baik UPN-ri eskatu dio nafar gizartean urduritasuna sortzeari utz diezion

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak Juan Luis Sanchez de Muniain UPNko foru parlamentariaren hitzei erantzun die, honek esan baitu foru Exekutiboak “Katalunian sortzen ari den haustura sozial eta politikoa errepikatu nahi dituela”. Hori, Martínezen arabera, “Gobernuko kideek eta Geroa Baiko kideek ere egindako adierazpen guztien aurkakoa da, eta gure gizartean existitzen ez den banaketa soziala elikatzea beste helbururik ez du, interes alderdikoiak medio”.

“Gure Komuntiatean bizikidetza apurtzen ari diren bakarrak dira, ideien faltan, Gobernu honen jarduerari buruzko faltsukeriak eta gezurrak hedatzen ari dituztenak”, gaineratu du.

“Nafarroako gizarteak ikusten ari du Exekutiboaren jarduera lurralde kohesioa eta integrazio soziala sustatzera zuzendurik dagoela, bi horiek UPN eta PPren azken urteetako politiken eraginez oso kalteturik zeudenak”, ziurtatu du Martínezek.

Bestalde, Geroa Baiko bozeramaileak gogorarazi duenez, UPNk Rozalejoko Markesaren Jauregira eskatutako bisitaren aurrean, Mahaiak eta Eledunen Batzarrak txosten bat eskatu zion Nafarroako Gobernuari, honek erantzunez eraikina pertsona talde batek “okupatu” duela, “Epaitegiaren aurrean berehala salatu zen okupazio bat, horregatik ezin da esan Gobernuaren aldetik pasibotasuna edo utzikeria egon denik”.

Zentzu honetan azpimarratu du “eledunek astelehen goizean izan genuen txosten horren berri eta Gobernuari eskatu genion modu argiagoan azal zezan bisita hori egin zitekeen edo ez, eta une honetan erantzun hori jasotzeko esperoan gaude”, ziurtatu du Martínezek , gaineratuz “prozesu guztia Parlamentuko jardueraren ohiko bideen batian dagoela”, erantzun du bozeramaileak, “nahiz eta UPNko bozeramaileek horrela esan nahi izan, horrelako ziurtapenekin behin berriro ere gezurra esanez”.

Azkenik nabarmendu du “deigarria dela ere Jauregi horren okupazioan Foruzaingoaren jarduera azaltzeko Kontseilareiaren agerraldia urriaren 6rako haiek erretiratu ondoren egitea salaketa”. Agerraldi hori urriaren 10an egiteko asmoa zegoen, eta bertan gertatutakoen informazioa bai eta etorkizunerako aurrerapena lortzeko aukera izango zuten, baina Koldo Martínezek salatu duen moduan, “haiek 20 urtez abandonaturik eduki zuten eraikin bati buruz kezka agertzea ez da UPNren lehentasuna, baizik eta Nafarroako Gobernua erasotzeko edozein aitzakia aprobetxatzea eta nafar gizartean urduritasuna sortzen saiatzea”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko