Itzuli

Geroa Baik UPN salatu du Eguesibarreko alkatearen aurkako “eraso eta jazarpen estrategia” egiteagatik

    Geroa Baik UPN salatu du Eguesibarreko alkate den Alfonso Etxeberriaren aurkako “eraso eta jazarpen estrategia” bat egiteagatik, “bere dimisioa eskatuz ikerketapean dagoelako”.

    Formakuntza politikoko parlamentariek eta hautetsi ezberdinek prentsaurrekoa egin dute larunbat honetan herriko Udaletxean Etxeberriari bere babesa erakusteko, bai eta Geroa Baiko zinegotziei eta EH Bildu, IE, PSN eta PPko zinegotziei ere, “egoera berean baitaude”.

    Koalizioak ohar batean “UPNk Eguesibarren erakusten ari duen eskrupulu falta eta etika eza” kritikatu du, “bereziki jada ebatzita dauden ustelkeria kasuengatik eta udalerri honetan urte luzez protagonista izan den irregulartasun ezberdinengatik”.

    Zentzu honetan, azpimarratu du Eguesibarreko Udalean “UPNk ustelkerietan ibiltzeagatik salatutako bi alkate izan dituela eta inoiz ez duela haien dimisiorik eskatu. Are gehiago, bere babesa eman diete, gaur egun egiten duten moduan ere”.

    Hau dela eta gogorarazi du “prebarikazio kasu batengatik kondenaturik izan den UPNren alkate bat egon dela udalerrian, Ignacio Galipienzo alegia, eta udal diru-kutxarako zeharo kaltegarriak izan ziren erabakiak hartu zituela. “Era berean, UPNko azken alkatea, Josetxo Andia, beste bi zinegotzirekin batera, horien artean Carolina Potau, Udalean bere laguntzaile nagusia zena alegia, Agoizko Instrukzio Auzitegian inputaturik daude balizko ehun irregulartasun urbanistiko baino gehiago direla eta”, nabarmendu dute.

    “Horren aurrean gure alkatea eta zinegotziak ditugu, ikertuak izaten ari direnak interes publikoaren defentsan jarduteagatik, Andacelay enpresa publikoaren kudeaketa eraginkorra burutzeagatik, partaidetza politikorako bere eskubidea jarduteagatik, eta azkenik, UPNk burututako irregulartasun urbanistikoen ikerketarako garrantzitsua izan daitekeen informazioa Fiskaltzaren eta Agoitzeko Auzitegiaren ezagutzan jartzeagatik, kausa penal batean ikertuak izaten ari baitira”, azpimarratu dute Geroa Baitik.

    “UPNk ez du Alfonso Etxeberria Udalean nahi urteak daramatzalako haien udal taldeak egindako irregulartasunen aurka borrokan”, jarraitu du koalizioak, ziurtatuz “UPNk bilatzen duen sorgin ehizak ezin duela ahaztarazi Udal honentzako haien gobernu urteek ekarri zutena”. “Gaur, akordio politiko sendo bati esker, herritarren partaidetza eta gardentasun irizpideen arabera zerbitzua ematen dien Udal bat dugu. Hau da UPNk benetan erasotzen duena”, esan du.

    Horregatik guztiagatik, Geroa Baik UPNri bere “hipokresia” aurpegiratu dio, bai eta eskatu “Alfonso Etxeberria eta bere taldeari egiten ari dion eraso eta jazarpen estrategia behin betiko utz dezan, eta udalerri honetan inoiz gertatu behar ez zenaren aurka borrokan gauden indar politikoen ondoan jar daitezen”.

    “UPNk energia gehiago gastatzen ari du Eguesibarren Geroa Bairen aurkako bere kanpainan, urte luzez udalerri honetan egin dutenaren gainean argia bota baino, Ignazio Galipienzoren kondenarekin amaitu behar izan zuen aroari amaiera emanez”, gaitzetsi du Geroa Baik.

    Halaber, deialdia egin dio PSNri “Eguesibarreko UPNrekin duen hitzartzearekin amaitu dezan”. “Pasa den legegintzaldian zehar beti jardun genuen PSNrekin batera ustelkeriaren aurka eta orain ezin uler dezakegu UPNrekin agertzen ari duten onarpena”, aldarrikatu du. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko