Itzuli

Geroa Baik UPN salatu du Uxue Barkosen izen ona zikintzeko autu judizial bat manipulatzeagatik

Geroa Baik UPN salatu du Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren irudia zikintzeko autu judizial bat manipulatzeagatik, eta erregionalistei eskatu die hiritarrak engainatzeko beste helbururekin faltsutasunetara jotzeari utz diezaioten. “Politikagintzan denak ez du balio onura politikoa lortzeko”, azpimarratu du Geroa Baik.

“UPNk irudikatu nahi izan du Iruñeko Instrukzio 2. Zenbakiko epaileak Uxue Barkosen dieten kobratzeari buruzko autu judizial bat ebatzi duela, errealitatean epaile horrek ebatzi duen autuak Uxue Barkosek berak web orrialde baten zuzendari baten aurka irain eta kalumniak zirela eta jarritako kereila bati so egiten baitio, kereila hori gaitzetsiz”, azaldu du koalizioak.

Geroa Baik ziurtatu du Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzak, Auzitegi Goreneko Fiskaltzak eta Goi Auzitegiko Bigarren Aretoak kasu guztietan ukatu zutela delitua zegoenik eta frogatzen du Barkosen aurkako kausa honen artxiboa “egiaztaturiko gertakariak direla” eta ez “aitzakiak” UPNk dioen moduan.

Zentzu honetan, Geroa Baik erakunde judizial hauetan ebatzitako dekretu eta ebazpenak gogorarazten ditu:

Auzitegi Goreneko Bigarren Aretoa, Justitia et Veritas elkarteak Uxue Barkosen aurka jarritako kereilaren aurrean, 2013ko urriaren 14an ebatzi zuen: “ekintzen artxiboa, kereila mantentzen duten delitu bakar bat ere ez baita akreditatu”.

Auzitegi Goreneko Penalaren Aretoak, Justitia et Veritas elkarteak Uxue Barkosen aurka jarritako kereilaren aurrean, 2013ko abenduaren 19 adostu zuen: “Tramitera ez onartzea eta ondorioz, ekintzen artxiboa”.

Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltza, Justitia eta Veritas elkartean Uxue Barkosen aurka jarritako kereilaren aurrean, 2014ko urtarrilaren 15ean dekretatu zuen: “Ikerketa Diligentzia hauen artxiboa adostea, kausa sortzeko arrazoia izan diren delituak egin zirela ez baita behar bezala justifikatzen”.

Bestalde, Geroa Baik UPNk autua manipulatzea kritikatu du, ondorioak erauzti eta magistratuaren beraren erabakiak ez baititu aipatzen, honek autuan hurrengoa baitio hitzez hitz: “argi gera dadin instruktore honek ez duela ziurtatzen argitaratutakoa egia denik, baizik eta kereila egiten duen aldearen aldetik jarduera kontrastatu arduratsu bat egon zela”.

Koalizioak nabarmendu du autuak bere erabakia justifikatzeko behin eta berriro eta modu kritikoan Iruñeko Udalean ezarritako dieta sistema erabiltzen duela, eta bere erantzule gorenak, gogorarazi du Geroa Baik, Yolanda Barcina eta Enrique Maya izan ziren.

Izena eman gure buletina jasotzeko