Geroa Baik zentsura mozioa aurkeztu dio UPNri Vianan PSN eta Cambiemos Vianarekin batera
Kakel Arandia Geroa Baiko zinegotziaren diskurtsoa Udaleko Osoko Bilkuran

Kakel Arandia Geroa Baiko zinegotziaren diskurtsoa UPNri Vianan egindako zentsura mozioari buruz:
- UPNren udal taldeak Viana gobernatzeko aukera izan du Udalean 11 zinegotzitatik 4 bakarrik edukita. 2 urtetan Gobernua babesik gabe geratu da bere agintzeko modu baztertzailea dela eta.
- Legegintzaldi hasieran UPNk esan zuenez zinegotzigoak banatuko zituen eta hori ez da azkenean iritsi. Ez zitzaien zenbait taldeen partaidetza interesatzen batzordeetan eta udalbatzaren gehiengoak onartu arren arratsaldez izan zitezen goizez egiten jarraitu zuten. Gainontzeko taldeek onartzen zituzten udalbatzako akordioak burutzea ez zitzaien interesatzen eta burutu gabe uzten zituzten. Gure hiriaren aniztasuna errespetatuz agintzea beharrezkoa da, Udalbatzaren gehiengoaren akordioak burutuz, UPN egin ez bezala.
- Kudeatzeko eta agintzeko gaitasun eza duen gobernu taldea direla frogatu dute. Viana orain dagoen paralisitik atera nahi dugu.
UPNren argudioen aurrean:
- Udaleko 11 zinegotzitatik 4ren botoarekin bakarri gobernatu dutela gogorarazi nahi dugu. 2 urte Gobernuan egon ondoren babesik gabe geratu da bere gobernatzeko modu baztertzailea dela eta. Orain, Udaleko gehiengoak gobernu talde hau aldatzeko erabakia hartu du bere gaitasun eza dela eta. UPNk zentsura mozioaren zilegitasuna zalantzan jartzen duenean, zera diogu: Akaso balio gehiago ote du edo zilegiagoa da UPNren lau zinegotzien botoa udalbatzaren gainontzekoena baino?
- UPNk dio zorra gutxitu egin dela eta Udalak duen altxortegi soberakina aipatzen du, baina jaso zuenean Udalak zuen egoera ekonomikoa aipatzea ahazten du bai eta bi urte hauetan egindako inbertsio urria. Lurrazpiko zaborrontziak haien gobernuaren lorpena dela diote, baina gogorarazi beharra dago proiektu hau pasa den legegintzalditik ia egina zetorrela.
- UPN gainera harro agertzen da aurrekontu parte hartzaileekin edo baratza sozialekin, baina ahazten dute proiektu hauen oposizioaren ekimenarekin atera direla aurrera eta oposizioaren lanari esker. Udaleko langileekin akordioak garatu dituztela diote ere, udal langileek plantilla organikoaren aurka helegitea jarri duten bitartean, horietako batzuk urtebete itxaro behar izanez ebazteko UPNren gaitasun eza dela eta.
- UPNk boto saltzeri buruz hitz egiten du. Hitz hauek tristura sortzen digute Viana kudeatzeko bere saiakeran porrot egin dutela onartzen ez dutenen ahotan, horren aurrean galdera hauek eginez: UPNk politikagintza botoen salerosketa moduan ulertzen al du? UPNk 2016ko aurrekontuak onartzeko edo legegintzaldiko beste akordioak lortzeko botoak erosi al zituen? Guretzako politikagintza ez da botoak erostea edo saltzea; politikagintza ezberdinen artean akordioetara iristea da talde bakoitzaren proposamenak islatuz Vianarentzako zuzenak eta egokiak direla uste dugun heinean.
- Azkenik, UPNk Vianarentzako lortu dituen inbertsioak eta Nafarroako Gobernuaren eraginkortasun eza aipatzen ditu. Gogorarazi nahi diogu Vianarentzako lortu dituen inbertsioak egungo Gobernuari esker izan direla, diru-laguntzak berraktibatu dituelako bai eta berriak sortu Udalak horiek eskuratzea ahalbidetuz, nahiz eta gobernu taldeak horietako batzuk ihes egiten utzi, Vianako inbertsioa hazten lagundu ordez.
Inbertsio huen gehiengoa Tokiko Azpiegitura Planean daude, Barkosen Gobernuak berraktibatu duena alegia eta aurreko UPNren gobernuak pasa den legegintzaldian euro bakar bat ere eman ez ziona. Gogorarazi beharra dago ere plan hau 2017, 2018 eta 2019 aldietarako egongo dela indarrean, horregatik ezinezkoa da lan horiek jada burutuak egotea. Gertatzen dena zera da, UPNren gobernuekin gertatu ez bezala, aldi hori iragatean inbertsioak eginak egongo direla.
Zentzu honetan, Nafarroako Gobernuaren aldetik egindako inbertsioa nabarmendu nahi dugu Vianako Ikastetxe Publikoaren lanetan, urtez diru-laguntzarik gabe egon ondoren aurreko UPNren exekutiboen aldetik.