Geroa Baik zentsura mozioa berresten du Lizarrako udaleko gehiengo demokratikoarekin koherentzian
Koalizioaren babesa eta osoko bilkura egiteko datak ez dute ezer ikustekorik, azken hau, koalizioak errespetatzen duen erabaki tekniko bati baitagokio
Datorren martxoaren 24rako, asteartez, Gonzalo Fuentes egungo alkatearen aurkako zentsura mozioaren aurrean, Geroa Baik horren alde egiteko erabakia berresten du, udaleko gehiengo demokratikoarekin koherentzian eta Navarra Sumarekiko alternatiboa den gobernu bat ahalbidetzeko behin baino gehiagotan agertutako borondatearekin bat.
Halaber, koalizioak argi utzi nahi du Esparza jaunak egindako adierazpenen aurrean, “ez dela Geroa Bai zentsura mozioa eztabaidatzeko osoko bilkuraren data jartzeko arduraduna, Navarra Sumak salatu duen moduan”, eta “ez dadila manipulatu, data zehatza erabaki tekniko baten ondorio baita, udal taldeek hori errespetatu besterik ez dugularik egiten”.
2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeak egin ondoren, ekainean Navarra Sumaren gutxiengoko gobernu bat eratu zen (17 zinegotzitik 7), eta orduan jada Geroa Bai hiriko Udalean gehiengo egonkor eta aurrerakoi bat egitearen alde agertu zen, “tamalez hori posible izan ez zen arren”, adierazi du Pablo Ezkurra Lizarrako Udalean koalizioaren zinegotziak. Ezkurraren iritziz, “akats larria” izan da, udalak ordutik hona igaro duen paralisi egoera dela eta. Gaurko datan oraindik ez da aurrekonturik onartu, ez eta talde politikoei batzordean eman hi den zirriborrorik ere. “Aurreko legegintzaldian lau aurrekontu eta lau diru-kutxa soberakin onartu ziren”, azpimarratu du Ezkurrak.
Geroa Baitik aurreikusi zen moduan, “Navarra Sumaren gutxiengo egoera honek gure hiriarentzako lau urte galtzea ekarriko zuen, eta jada bat galdu dugu. Inbertsio estrategikoak galduko genituzkeen lau urtez luzatutako aurrekontu luzatuekin ere ezin izango liratekeelako finantzatu”, nabarmendu du Geroa Baiko zinegotziak.
Udalaren jokabide kaskarra
Udalaren paralisiari Navarra Sumak Udalean duen jokabidea gaineratu zaio, “bere jarduna kaskarra izan baita irizpide demokratikoei eta lanari dagokienez”.
Azaldu denaren adierazgarri direla deritzogun gertaera batzuk laburbilduko ditugu: Geroa Bai aurrekontuen lanketatik kanpo utzi; Komunikazio Departamenturako pertsona baten kontratatzean opakutasuna, iragarkirik gabe egin baitzen, prozedimendu irekirik gabe, eta taldeei aurretiko ohartarazpenik gabe; polizian promozio bat egiteko jarraitutako irizpideen gainean eskatu zen informazioa prozedimendua behin amaitu ondoren eskaini izana; edota euskarazko haurrentzako ikuskizun bat egiteko udal espazio bat ukatu izana “arrazio ideologikoak zirela eta”, horri buruz osoko bilkuran egindako galderari lotsarik gabe erantzun zuten bezala.
Geroa Bairen aburuz, jokabide hauek “ulertezinak dira sistema demokratiko batean, baina are gehiago udal gobernu batek Udalean gutxiengoarekin agintzen duenean, beste taldeen babesa behar baitu edozein ekimen onartzeko”.
Horregatik, Geroa Baik irmoki uste du Lizarrari eta bere herritarrei zor dien erantzukizunak zentsura mozioari aldeko botoa ematea eskatzen duela, Udala, eta hortaz hiria ere dagoen paralisi egoera leheneratzeko helburuarekin, egungo gobernu taldea ez baita oposizioko taldeekin elkarrizketatzeko eta ezer adosteko gai, ez eta ezberdinen artean ulermen zubiak eraikitzeko ere.