Itzuli

Geroa Baik zerrenda bakarraren aldeko apustua berretsi du aukera eta gaitasun berdintasuna bermatzeko

Isabel Aranburu Isabel Aranburu

Isabel Aranburu parlamentariak, Hezkuntzako datorren LEPan zerrenda bakarraren alde Geroa Baik egindako apustua berretsi du, “beste interesen gainetik aukera eta gaitasun berdintasuna bermatzeko tresnarik onena” delako.

Aranburuk sistema honen aurka dauden alderdien itxikeria eta itsutasuna deitoratu du, “ez baitute ulertzen konpetentzia berberak frogatzeko bi azterketetara aurkeztea, gaztelera eta euskara bezalako bi hizkuntzak dakizkien pertsona zigortzea dela”.

Koalizioaren ustez “Nafarroan orain hamarkada ugaritik dagoen diskriminazioarekin amaitzeko garaia da; beste edozein komunitatetan edota foru Komunitateko Departamentutan existitzen ez den anomalia bat”.

Zentzu horretan berretsi du “harrigarria dela bi hizkuntza dakiena zigortzen jarraitzea, eta aurrerakoiak direla dioten indarrak diskriminazioa egoten jarraitzearekin ados egotea”.

Horregatik eskatu du “interes orokorraren alde egotetik urrun dauden argudioak alde batera uztea, izateko arrazoirik ez duten fobietan oinarritzen baitira argiki, are gutxiago gaur egungo Nafarroan”.

 Azkenik, azpimarratu du “oztopo guztien gainetik apustu sendo eta ausarta dagoela Hezkuntza Departamentuaren aldetik, sindikatuen gehiengoa alde duen aldarrikapen historiko bat aurrera ateratzeko”.

IEri dagokionez esan du “koherente izan beharko lukeela sindikatuen gehiengo horri ematen dion garrantziarekin, urrutira joan gabe Polizien Legea Gobernuari itzultzeko osoko zuzenketa izenpetu zuenean, babes hori ez zuelako aitzakiarekin”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko