Itzuli

Geroa Baik ziurtatu du aldaketa hiritarren interes errealetan fokatuz aurrera doala

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik ziurtatu duenez, hauteskundeak eta bi urteren ondoren, aldaketa aurrera doa Nafarroan eta hiritarren interes errealetan fokatuz ari da, hala nola enplegua, osasungintza, hezkuntza eta, azken finean, zerbitzu publikoen hobekuntza.

Zentzu honetan, Koldo Martínez Geroa Baiko bozeramaileak ziurtatu du atzo plazaratu ziren langabeziaren beherakadaren datuekin, “Nafarroak 2009az geroztik izandako daturik hoberena erregistratu duela, UPN, PSN eta PPren oposizioaren iragarpen apokaliptikoak desmuntatzen dituen berri ona alegia”. “Egiteko ibilbide luzea dugu oraindik eta helburua kalitatezko enplegua sortzea izan behar da, baina bide onetik gabiltzala ikusten dugu”, azpimarratu du Martínezek.

Bestalde, Nafarroako Ospitale Guneko sukaldeak publikora leheneratzea dela eta, aste honetan izan baita, Geroa Baiko bozeramaileak nabarmendu du “aldaketaren zedarria dela, bai eta Gobernuak eta hura sostengatzen dugun lau indarrek hiritarrentzat kalitatezko zerbitzu publikoen alde egiten dugun apustuaren adibide bat”.

“Osasungintzan, aste honetan ere ezagutu dugu Departamentuak finantzatuko dituela erretzeari utzi nahi diotenentzako sendagaiak, tabakismoari loturik gaixotasunen prebentzioaren alorrean oso neurri positibotzat jo dezakeguna, eta horregatik etorkizun ikuspegiarekin pentsaturiko neurria”, azpimarratu du Martínezek.

Osasungintza arloan ere, Geroa Baiko bozeramaileak gogorarazi du uztailetik aurrera, Exekutiboak iragarri zuen moduan, sendagaien berrordainketari diru-laguntzak emango dizkion Dekretua indarrean sartuko dela, “242.000 nafarren onurarako izango den neurria eta bai pentsiodunei bai eta 18.000 euro baino gutxiagoko errentak dituztenei zuzendua, gehien behar dutenei laguntza emateko esfortzu garrantzitsua baita, ahal den neurrian, PPk ezarritako berrordainketa sistema bidegabearekin amaitzeko pausoak emanez, sendagaiengatik birritan ordaintzen ari baikara”.

Martínezek Gizarte Barneratze Plan berria lantzeko atzo Exekutiboak aurkeztu zuen diagnostikoa aipatu du ere, txirotasun larria eta kronikoa dutenei zuzendua. “Larritasun sozialerako laguntza eta Bermatutako Errenta bezalako neurriekin batera, Gobernu honek etorkizunerako ikuspegi estrategikoarekin ari da lanean, epe luzerako planekin, gizarte barneratzea optika zabal eta diziplina-anitzeko batetik landu ahal izateko”, azpimarratu du Geroa Baiko eledunak.

Azkenik, Martínezek nabarmendu du aipatutako neurriek foru Exekutikoak nafar hiritarren interes errealen alde lan egiteko duen konpromisoa frogatzen dutela eta Gobernua animatu du norabide horretan lanean jarrai dezan, “kalitatezko enplegu gehiago, zerbitzu publiko hobeak eta gizarte eta lurralde kohesio maila handiagoa izango duen” Nafarroa baterantz aurrera eginez. 

Izena eman gure buletina jasotzeko