Itzuli

Geroa Baik ziurtatu du autogobernuak iruzurraren aurka borrokatzeko baliabideak handitzea ahalbidetzen duela

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik modu positiboan baloratu du zerga iruzurraren aurkako borrokan 2018an 178 milioi berreskuratzea, aurreko urtean baino %11 gehiago, eta ziurtatu du “gure autogobernua eta gure Zerga Erregimenak ahalbidetzen duela ezkutuko ekonomiaren eta zerga iruzurraren aurka borrokatzeko baliabideak handitzea”.

Koldo Martínez Geroa Bairen Kongresurako hautagaiak azpimarratu duenez, gaur ezagutu diren datuekin “Programa Akordioan markatutako helburuetako batean aurrera egiten da, zerga iruzurraren eta ezkutuko ekonomiaren aurkako borroka alegia”. “Barkosen Gobernua izan da Zerga Iruzurraren aurka Borrokatzeko Batzordea legegintzaldi honetan martxan jarri duena, kudeaketa hau hobetzeko bere baliabideak handituz gainera”, azpimarratu du.

Martínezen aburuz “kontzientziazio arazo baten aurrean gaude ere, zerga arduraren kultura sustatzeko lanean jarraitzea beharrezkoa izanik”. “Gure Ogasuna desagertzea nahi duten eta zerga beherakada arduragabeak promesten dituztenen aurrean, Geroa Baik dio legegintzaldi honetan ekin zaion ildotik jarraitu beharra dagoela, fiskalitate arduratsu eta aurrerakoiarena, Ongizate Estatuan sakontzea ahalbidetzen duena herritarren interes orokorrean eragina duten gaietan baliabideak handituz”, ziurtatu du.

Zentzu honetan, Geroa Bairen Kongresurako hautagaiak azpimarratu duenez “Nafarroa ez dela ukitzen diogunean, gure Hitzarmen Ekonomikoa edo gure Foru Ogasuna bezalako tresna bat inork kentzea ez dugula onartuko diogu, nafar guztion zergak zertarako erabili Madrilek erabakitzea ez dugula onartuko diogu, legegintzaldi honetan modu arduratsuan kudeatzen dakigula eta herritar guztien onurarako diren neurriak egin ditugula frogatu dugulako, hala nola garapen bai ekonomiko bai sozialean burututako neurriak”.

Izena eman gure buletina jasotzeko