Itzuli

Geroa Baik ziurtatu du Nafarroako hizkuntza propioen dekretua euskararen erabileraren normalizazioan aurrerapauso bat dela

La coalición señala que dicho decreto se ha realizado desde el análisis técnico y con las aportaciones de las cuatro fuerzas que apoyan al Gobierno foral

Geroa Baik ziurtatu duenez Nafarroako hizkuntza propioen dekretua aurrerapausoa da euskararen erabileraren normalizazioan eta askatasuna ematen die hiritarrei Administraritzarekin hizkuntza honetan komunikatzeko, orain arte errespetatzen ez zen gai bat alegia.

Koalizioak adierazten duenez dekretu bermezalea da, “hiritarrek Administraritzarekin komunikatzeko erabili nahi duten hizkuntza aukeratzeko eskubideari erantzuna ematen baitio eta aldi berean  bertan lan egiten duten langileen eskubideak errespetatzen dituelako”, eta ziurtatu du dekretu hori analisi teknikotik egin dela eta Barkosen Gobernua babesten duten lau indarren ekarpenekin, prozesu aberasgarri batean.

“Gobernuak aurkeztu duen hizkuntzen Foru Dekretuak, nafar hiritarrek Administraritzatik Nafarroako bi hizkuntza ofizialetan arreta jasotzeko eskubideari erantzuten dio, orain arte ez zegoen aukera bat, Nafarroako hizkuntza ofizialetako bat ez baitzegoen aitorturik ez eta ez zen kontutan hartzen”, baloratu du Geroa Baik.

Koalizioak gogorarazi duenez, Hezkuntza Saila kanpo utzita, Administraritzako plazen %0,9 dute gaur egin profil elebiduna. “Profil elebiduna duten bi plaza daude Kultura, Kirol eta Gazteria Saileko 379 funtzionarioen artean; euskara ez da baldintza langileria organikoan dauden liburutegi arduradunen 104 plazetako bakar batean; Turismo alorrean, bulegoetan arreta ematen dutenen artean ez dago plaza elebidun bakar bat ere; Ogasuneko 444 funtzionarioen artean ez dago plaza elebidun bakar bat ere, errentaren aitorpenerako arreta barne dagoelarik; eta Nafarroako Ospitale Gunean, 6.142 langile dituelarik, ez dago hizkuntza profila duen plaza bakar bat ere (bakar batean bakarrik meritu moduan baloratzen da)”, zerrendatu du Geroa Baik.

Koalizioak gainera ziurtatu du hizkuntzen dekretuarekin Euskararen Legean ezartzen denaren legezkotasuna beteko dela, planifikazio bat dago Departamentuek urtebete izango baitute beharrak finkatzeko, eta ezarpen egutegi mailakatua egingo da. “Azken helburua normala ez den egoera bat normalizatzea da, Nafarroako bi hizkuntza propioetako bat bigarren maila batean zokoratzen baitzen”, azpimarratu du.

Ildo berean, Geroa Baik oso positibotzat jo du Nafarroako Gobernuak Haur Eskolen inguruan emandako pausoa, datorren ikasturtetik aurrera euskarazko hezkuntza eredua eskainiko baitute Alde Zaharrean eta Sanduzelain. “Gure ustez erabaki honek familien erabakitze aukerak irekiko ditu eta urte luzez datorren eskaera bati erantzuna emango dio. Exekutiboak aplikatu duen tarifen beherakada nabarmendu nahi dugu ere, denontzako kalitatezko hezkuntza bermatzea baitu helburu”, amaitu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko