Itzuli

Geroa Bairen arabera toki erakundeen gainkostu energetikoarentzako 8 milioi bideratzeko akordioak NUKF-ren eskaerari erantzuna ematen dio

Aurrekontu akordioan jasotako konpromiso honen betetzea balioetsi du koalizioak eta egiturazko neurriei ekitearen beharra berretsi du ere

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Geroa Baik nabarmendu duenez, Nafarroako toki erakundeen gastu energetikoaren gorakada orekatzeko 8 milioi euro bideratzeko lortu den akordioak Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioaren eskaerari erantzuna ematen dio eta aurrekontu akordioan jasotako konpromisoetako bati betekizuna ematen dio ere.

    Pablo Azcona Geroa Baiko parlamentariak ziurtatu duenez, “ekimen honen lanketan modu aktiboan parte hartu dugu, eta horregatik adostutakoa bete izanarekin pozik gaude, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioaren eskaerari erantzuna ematen baitzaio, parlamentu taldeei eta Gobernuari ekimen honetan lan egiteko deia egin ondoren”.

    “8 milioiko ezohiko funtsa Tokiko Ogasunen Partaidetzarako Funtsaren diru-kutxa soberakinaren kontu finantzatuko denez, hau da, toki erakunde guztien jabetzakoa den diru-kutxa soberakinaren kontu, Geroa Bairentzat aukerarik egokiena eta aproposena da helarazi dizkiguten eskaerei erantzuteko erabiltzea”, azpimarratu du parlamentariak.

    Pablo Azconaren arabera “agerikoa da onartutako partida ekonomikoak ez duela balioko tokiko erakundeen kostu energetikoen gorakada guztiari aurre egiteko, eta zentzu honetan, gainkostu honen zein ehuneko arindu ahal izan den analizatu beharko da epe ertainean”. “Etorkizunera begira, Mankomunitateak neurri honetatik onurarik ez dutela aterako analizatu beharko dugu ere, haien eraketa eta idiosinkrasia bereziak baitira, eta bidezkoa da mankomunitate horietako batzuk duten egoera analizatzea ere”, gaineratu du.

    Geroa Baiko parlamentariak baloratu duenez, “funts honen banaketarako modua arrazoizkoena izan da, gainkostu energetikoak kontuan hartzeaz gain, erakunde bakoitzaren ahalmen fiskala ere kontuan hartu baita”: Era berean ohartarazi duenez, “bultzatu ditugun laguntza neurri hauei trantsizio energetikoa sustatzeko prebentzio neurriak gaineratu behar zaizkie, hala nola Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak tokiko erakundeei zuzendurik egiten ari dituen deialdi ezberdinak”.

    “Hilabete ugari daramatzagu ohartaraziz krisialdi energetikoa arazo oso larria bihurtu dela eta bere ondorioak arintzeko neurriak beharrezkoak direla ere. Horregatik, eta tokiko erakundeentzako 8 milioi euroko injekzio hau bezalako talka neurriez gain, egiturazko neurri ausartak martxan jartzeko premia berresten dugu, hala nola Trantsizio Energetikoaren Agentzia sortzea”, ziurtatu du Geroa Baiko parlamentariak.

    Azconak azaldu duenez, Agentzia horrek “energia urritasunak salneurri egokian moldatzeko ahalmena izango du erakunde publiko guztiei hornidura bermatzeko eta tokiko erakundeei zerbitzua eman ahal izango die”. “Eredu energetiko berri baterantz bidean tokiko erakundeak laguntzeko tresnarik hoberena izango da, horregatik PSN premiatzen dugu bere jarrera berpentsa dezan eta Agentziaren garapenean oztoporik jar ez dezan”, amaitu du ohartaraziz Geroa Bairen parlamentariak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko