Itzuli

Geroa Bairen ekimenez, hezkuntza afektibo-sexualaren programak zentro guztietara hedatu ditzan gomendatu dio Senatuak Gobernu Zentralari

10 nerabeetatik 7tan ematen den porno kontsumoa murriztea bilatzen da horrela

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Senatuak gaur, Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoaren ekimenez, baliabide publikoekin finantzaturiko hezkuntza zentro guztietan hezkuntza afektibo-sexualaren programak ezartzera premiatu du Gobernua, Skolae programa Nafarroan pasa den legegintzalditik ezarria izan den antzeko moduan. Nerabeen artean pornografia kontsumoaren prebentzioari buruzko PSOEren mozioan Koldo Martínezek sartzea lortu duen ekimena da hau.

    PSOEren proposamenaren eztabaidan, Nafarroako senatari autonomikoak gogorarazi duenez, “pornoa kontsumitzen duten adin txikikoen artean integrazio sozial maila txikiagoak antzematen direla” dioten ikerketak daude, “bai eta jokabide arazo gehiago, delitu-jokabide gehiago, depresioaren sintomen eragin handiagoa, eta haien adineko pertsona maitatuekin lotura emozional txikiagoa ere”.

    “Pornografia adin txikikoek ikusteak zeharo desegokiak diren jokabide ereduak sor ditzake eta ez bakarrik sexualitatearen alorrean, baizik eta bizitzaren esparru guztietan, harremanetan indarkeria dosi bati lotua egoten baita pornografia, horrek misoginiara eta hori normaltzat onartzera eramaten baitu, benetako gizonek, zinezko macho-ek, emakumeak tratatzeko modua zein den normaltzat onartzera alegia. Horregatik ere, emakumeekiko erasoekin oso ulerkorrak izatera iritsi daitezke. Edo hori praktikatzera ere, orain manaden ugaritzearekin ikusten ari dugun moduan”, azpimarratu du Koldo Martínezek.

    “Horregatik, gure adin txikikoek maskulinitate berriak garatzeko beharra ulertu eta onar dezaten lortzeko lan egin behar dugu, emakume eta gizonen, neska eta mutilen arteko berdintasunera eraman gaitzaten, mundu guztiak sexu harreman libre eta denontzako egokiak eduki ahal izateko”, nabarmendu du Geroa Baiko senatariak.

    Koldo Martínezek proposamen hau Senatuan aurkeztu izana eskertu dio PSOEri, bai eta Save the Children erakundeari ere adin txikikoekin egiten duen lanagatik eta parlamentuko eztabaida hau sorrarazi duen txostenagatik ere. “Sexu (des)informazioa: pornografia eta nerabezaroa” izenburua daraman ikerketak agerian uzten du “nerabeek pornografia 12 urterekin ikusten dutela lehen aldiz eta 10etik ia 7k (%68,2) sexu eduki hauek ohiko moduan kontsumitzen dituztela (azken 30 egunetan egin dute). Kontsumo hau intimotasunean ematen da (%93,9), telefono mugikorraren bitartez, eta online eduki doakoetan fokatzen da (%98,5), kasu gehienetan indarkerian eta desberdintasunean oinarrituz”.

    Geroa Baiko senatariak talde proposatzailearekin zuzenketa gehigarri bat adostu du, horrekin Goi Ganberak Gobernua premiatuz baliabide publikoekin finantzaturiko hezkuntza zentro guztietan hezkuntza afektibo-sexualaren programak ezar daitezen, eta hezkuntza alorrean eskumenak dituzten komunitate autonomoetara bere hedapena mesedetu dezan ere”.

    “Hezkuntza afektibo-sexualak duen garrantzia eta beharra azpimarratu nahi dut. Nafarroan pasa den legegintzaldian Skolae programarekin garatzen hasi ginen hezkuntza bide bat eskuinak gezur iraingarriekin erasotu zuena”, azpimarratu du Koldo Martínezek, gogoraraziz ere Skolae programaren ardatzetako bat “tratu egokian oinarrituriko sexualitatearen sustapena” dela, horregatik Estatuko hezkuntza zentro guztietara hori hedatzeak eragin positiboa edukiko luke nerabeen pornografia kontsumoarengan.

    Izena eman gure buletina jasotzeko