Itzuli

Geroa Bairen ekimenez, landa inguruneak laguntzeko ekintzak desgrabatzea proposatu du Senatuak

Talde guztiek egin dute Koldo Martínezen ekimenaren alde, EH Bildu eta ERC ezik

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoaren ekimenez, Goi Ganberako Despopulazio eta Erronka Demografikoaren Batzordeak Gobernua premiatzea onartu du gaur, landa eremua eta bertako biztanleen bizitza hobetzeko proiektuetara enpresek eta norbanakoek egiten dituzten diru-ekarpenen onurarako neurri fiskalak iker ditzan. Ekimenak talde guztien babesa eduki du, ERC-EH Bildu taldea ezik.

    Koldo Martínezek bere mozioan gogorarazi duenez, “Estatuan zenbait eskualde gutxinaka gutxinaka husten joan dira, bere erakundeen aldetik denboran zehar egondako abandonu edo utzikeria dela eta”.

    Geroa Baiko senatariak ziurtapen hori frogatzen duten datuak eman ditu ere. Landa ingurunea lurraldearen %90 da eta bertan populazioaren %20 besterik ez da bizi. Eta horrela, hiri azaleraren %10 horrek hazteari uzten ez dion bitartean, landa eremuaren %90 horretan, populazioak behera egiten du etengabean. 2001 eta 2018 bitartean, Espainiako udalerrien %63k populazioa galdu dute. Zehazki, %48ak %10 eta %50 bitarteko populazio galera eduki du. Eta 2011raino bagoaz, despopulazio prozesu hau are eta larriagoa da, udalerrien %80 eman baita. Zehazki, Espainiako udalerrien %83,5ak 500 biztanle baino gutxiago du. “Honek guztiak -azpimarratu du Koldo Martínezek- osasun arretan, hezkuntzan, kulturan, esparru ekonomikoan, digitalean, aisialdian eta beste abarretan ditu ondorioak”.

    “Horregatik -nabarmendu du Nafarroako senatari autonomikoak-, Geroa Baitik Estatuko Gobernua premiatu nahi dugu, eskumena duen esparru orotan landa eremuko bizitza hobetzeko onura fiskalak onar ditzan eta modu honetan, herriak berriro ere bizitzaz bete daitezen. Hau mezenasgo lege baten bitartez egin daiteke, eta mezenasgoari buruz hitz egiten dugunean orokorrean kultura sektoreari buruz ari bagara ere, mezenasgoaren esparrua mintzagai dugun honetara hedatzeko arazorik egon behar ez lukeela uste dugu”.

    “Azken finean, landa eremuak bere bizilagunei esker eusten dio, baina egunero pairatzen du erakundeen aldetik abandonua edo, gutxienez, arduragabekeria. Herriak bizitzaz betetzeko bide nagusia horietan inbertitzea eta finantzaketa ematea da. Geroa Bain konbentziturik gaude Nafarroa eta hiru euskal foru lurraldeak bezalako ogasundun Komunitateen konpetentziak errespetatuko dituen mezenasgo lege bat edo onura fiskal jakinek, despopulazioaren eta bere ondorioen aurkako borrokarako eragin positiboak eduki ditzaketela. Horregatik, -azpimarratu du Koldo Martínezek- aurkeztu dugu mozio hau”.


    Geroa Bairen ekimenak Goi Ganberako alderdi guztien babesa jaso du, bere alde bozkatuz, ERC-EH Bildu taldea izan ezik, azken hau abstentziora joz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko