Geroa Bairen iritziz autogobernuaren defentsa funtsezkoa da nafar gizartearen ongizatea bermatzeko
Solanak defendatu duenez gizarte moduan eduki beharreko garapenak gizarte kohesioa behar du, inor atzean utzi gabe.

María Solana Geroa Bairen Kongresurako zerrendaburuak nabarmendu duenez Nafarroa eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoa “ongizatea eta oparotasuna bermatzeko tresna eraginkorrenetakoa da”, bai eta “elkartasun eta erantzukizun ariketarako tresna garrantzitsua ere”. Horregatik, nabarmendu du “gure autogobernuaren defentsa” funtsezkoa dela “nafar gizartearen ongizatea bermatzeko”.
Ostegun honetan Geroa Bairen Iruñeko egoitzan Esther Cremaes senaturako hautagaiarekin batera egin duen hauteskunde ekitaldian, Solanak defendatu du “gizarte moduan dugun garapenak gizarte kohesioa” behar duela, “inor atzean utzi gabe”.
Kongresurako hautagaiak ohartarazi duenez “haustura arriskuan dagoen gizarte bat ezegonkorra bihurtzen da etorkizuneko erronkak markatzerako orduan”. Zentzu honetan, “lehentasunak ezartzerako orduan sentsibilitate faltarekin kudeaturiko krisialdia” aipatu du, eta azpimarratu duenez “ezin onar dezakegu gauza bera gertatzerik”, hurbil daudela diruditen “ziurgabetasun garaien aurrean”.
María Solanak nabarmendu duenez garapen ekonomiko eta sozialak “zutoin sendoetan ezarri behar du, zorroztasun ekonomikoan oinarritutako metodologia batetik abiatuz baina pertsonekin dugun konpromisoa galdu gabe”. Osasungintza, hezkuntza, gizarte zerbitzuak eta pentsioak “Ongizate Estatuaren oinarrizko zutoinak dira” ziurtatu du. “Inor ezin da zerbitzurik gabe geratu baliabiderik ez duelako, ez eta baliabide gehiago dituenak zerbitzu publiko gehiago jaso”, azpimarratu du.
Zentzu honetan nabarmendu duenez, Nafarroaren zerga-sistema propioa “funtsezko tresna da zerga-justizia lortzeko: bidezkoa dena ordaintzea pertsona guztientzako eskubidea bermatuko dituzten zerbitzuak jasotzeko”.
Halaber, Solanak “erronka demografikoa” azpimarratu du ere eta gizartearen zahartzea “etorkizun ikuspegiarekin eta aukera moduan” kudeatzearen alde egin du.
Bere aldetik, Esther Cremaes Geroa Bairen Senaturako hautagaiak aldarrikatu duenez, pentsio publikoak “elementu demokratiko bat dira, Ongizate Estatuaren oinarrizko zutabe bat, gizarte kohesioaren sortzaile eta aberastasuna birbanatzeko tresna”.
Horregatik, koalizioak Gorteetan lanari ekingo dio “pentsio publikoen sistema bermatzeko”, bai “pentsioen erosketa ahalmenaren mantenduz” bai eta “etorkizuneko pentsioen sistemaren biziraupena bermatuz”.
Cremaesek aurreko Nafarroako Gobernuaren lana modu positiboan baloratu du kontribuziozko jubilazioa zuten pentsiodun guztientzako alarguntasun pentsioen osagarriaren hedatzea bezalako neurriekin. Nabarmendu duenez, neurri honek aurten “13 milioi baino gehiagoko inbertsioa eduki du eta pentsio baxudun eta beste diru-sarrerarik ez duten 14.000 pertsonaren onuran egin du”.