Geroa Bairen iritziz Nafarroako Auzitegi Gorenak Epaiak Barkosen Gobernuaren kudeaketa babesten du amen PFEZ- aren itzuli dela eta
Koalizioaren aburuz epaiak UPN, PP eta PSNren arduragabekeria politiko larria agerian uzten du, haiek beraiek deuseztatutako zerga salbuespen batengatik PFEZ-aren itzultzea eskatzen baitzuten
Geroa Baik azpimarratu duenez Nafarroako Auzitegi Gorenaren epaiek “Barkosen Gobernuak defendaturiko jarrera modu tinkoan babesten du” amatasunaren PFEZ-aren itzultzeari dagokionez, eta “UPN eta PSNren arduragabekeria politiko larria agerian uzten du, haiek nahita deuseztatu baitzuten prestazio hau, ondoren bere itzultzea eskatuz, hori Barkosen Gobernuaren aurkako tresna moduan erabiliz gainera”. Koalizioak gogorarazi duenez, “hasiera hasieratik egiazaletasunez -ezerosoa izan arren- kolektibo hauekin jokatu zuen gobernu bera”. Ildo berean, Geroa Bairen iritziz “erabaki honekin Nafarroako Auzitegi Gorenak agerian uzten du Nafarroako Gobernuak uneoro zintzotasunez jokatu zuela zerga salbuespen hauek itzuli ezin zituela ziurtatzen zuenean”.
Geroa Baik azpimarratu duenez “epai honek Barkosen Kabineteari arrazoia ematen dio, Nafarroan prestazio hauen balizko itzultze batek prebarikazio kasu batera eraman zitzaketela defendatu zuenean”.
Bestalde, Geroa Bairen aburuz “Auzitegiaren epaia belarrondoko galanta da 2012an, familientzako krisialdiaren unerik latzenetakoan alegia, amatasun prestazioengatik zeuden zerga salbuespenak modu boluntarioan eta nahita deuseztatu zituztenentzako, ondoren bere zatarkeria atzeraeginezko izaerarekin konpondu nahian eta frogatu den moduan segurtasun juridikoak arrisku larrian jartzen zuten konponbideekin”.
“Epaiaren baitan nabarmendu beharreko beste atal garrantzitsu bat”, Geroa Bairen arabera, “zera da, berdintasun printzipioa ezin dela uniformetasun moduan ulertu zerga alorrean”. Horrela, “UPN, PP eta PSNk foru erregimena bera kolokan jartzeko zalantzarik ez zutela eduki” salatu du koalizioak, “hauteskunde interes hutsagatik gure zerga ahalmen propioa erasotuz”, ziurtatu du.
Azkenik, Geroa Baik gogorarazi duenez “Barkosek Gobernua izan zen hain zuzen ere Nafarroako eta beste lurraldeetako amen artean sortutako ezberdintasuna konpontzea erabaki zuena, horretarako kenkariak erabiliz, askoz ere formula bidezkoagoa eta progresiboagoa baita”.