Gizon eta emakumeen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko europa batu baten alde egin du Geroa Baik
“Eragile sozial, ekonomiko eta politiko guztien, mugimendu feministaren eta azken finean gizarte osoaren inplikazioa” eskatu du Arrizabalagak
Amaia Arrizabalaga Geroa Bai CEUSen hautagaiak ziurtatu duenez “funtsezkoa da Europar Batasunaren baitan baturik egotea emakume eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdintasun erreala eta eraginkorra lortzeko”, horretarako beharrezkoa delarik “eragile sozial, ekonomiko eta politiko guztien, mugimendu feministaren eta azken finean, gizarte osoaren inplikazioa”.
Zentzu honetan, “berdintasuna bizikidetzarako funtsezko elementu moduan aldarrikatzea, gizarte sendo eta zibilizatu batean ordezkaezina den konbikzio moduan aldarrikatzea, tamalez beharrezkoa den aldarrikapena dela” deitoratu du Arrizabalagak, eta salatu duenez “badago oraindik genero indarkeria existitzen dela zalantzan jartzen duenik eta berdintasuna edozein gizartetan funtsezko beharra denik ere zalantzan jartzen duenik”.
Modu honetan, “Europar Batasuneko Estatu kide guztiei eta Batasunera sarteko hautagai diren Estatuei Istanbuleko protokoloa izenpetu eta berronetsi dezaten” eskatu du Geroa Bairen hautagaiak, bai eta “emakumeen aurkako Europako lehen legedi honen betetzea zain dezaten ere”.
Halaber, Arrizabalagak azpimarratu duenez beharrezkoa da “emakume askok aurre egin beharreko lan diskriminazioarekin amaitzea”. “Egiturazko desberdintasun egoeren aurrean aurkitzen gara, esaterako historikoa den emakumezkoen lan jarduera tasa txikiagoa, langabezia tasa handiagoak, soldata eta pentsio arrakala, kristalezko sabaiak, ‘zoru itsaskorra’ edo sektore feminizatuenetan soldata urriagoak”, salatu du.
Honi dagokionez, Geroa Bairen hautagaiak azaldu du “soldata diskriminazioak eragiten duen ondorioetako bat zera dela, emakumezkoen pentsioek %30eko aldea dutela gizonezkoenekin, genero eta soldata arrakala ere horrelakoa delako”.
Azkenik, gizon eta emakumezkoen arteko berdintasun eraginkor baten bidean, “emakumeei eragiten dion desberdintasuna elikatzen duten estereotipo guztien deuseztapena” defendatu du Arrizabalak.