Itzuli

Gizon eta emakumeen arteko berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko bere konpromisoa berretsi du Geroa Baik m-8 dela eta

Emakumeak emakume izateagatik pairatzen duten lan desparekotasuna, diskriminazioa eta indarkeria salatu du aurten ere koalizioak

    Martxoak 8 dela eta, Emakumeen Nazioarteko Eguna, gizon eta emakumeen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko bere konpromisoa berretsi du Geroa Baik, horretarako bide horretan aurrera egiten jarraitzen duten politika publikoak bultzatzen jarraituz.

    Koalizioak deitoratu duenez, “aurten ere, emakume askok emakume izateagatik pairatzen dituzten lan desparekotasunak, diskriminazioa eta indarkeria salatzen jarraitu behar dugu”. “Emakume hauek gainera, haien klase, etnia, adin edo sexu-orientazioaren arabera, diskriminazio bikoitzak edo hirukoitzak pairatzeko arriskua dute”, gaineratu du.

    Geroa Bairen aburuz, “desparekotasun eta diskriminazio hauek, egunero gertatzen direnak, erakundeetatik egiten den esfortzua areagotzera behartzen gaituzte, berdintasun erreal eta eraginkorrerako bidean konponbideak emateko”.

    Zentzu honetan, koalizioak gogorarazi duenez “azken 8 urteetan aurrerapausoak izan diren ekimen eta neurri ezberdinak martxan jarri dira Nafarroan, hala nola 14/2015 Foru Legea, emakumeenganako indarkeriaren aurka jarduteko; 8/2017 Foru Legea, LGTBI+ pertsonen parekotasun soziala bermatzeko; edo 17/2019 Foru Legea, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunari buruzkoa”.

    “Ekintza plan eta beste zedarri garrantzitsuak ditugu ere, Skolae hezkidetza programak ekarri zuena adibidez, estatu mailan aitzindaria izanik hau, edo 2016 urteko  Sexu eta Ugalketa Osasunaren Dekretua, horren bitartez Nafarroako emakumeek haien haurdunaldia sare publikoan eteteko aukera edukiz eta  emakume lesbiana edo bikotegabeak ugalkortasun tratamenduak osasungintza publikoan jasotzea lehen aldiz ahalbidetuz”, adierazi du Geroa Baik.

    Hala ere, koalizioak ziurtatu duenez, “neurri hauek ezarri arren, kontziente gara oraindik ere asko dagoela aurrera egiteko”. “Asko dago lantzeko lan diskriminazioaren esparruan, soldata desparekotasunean, enplegu sektoreen artean segmentazio horizontal nabarmenarekin gainera, kristalezko sabaiak eta penalizatzen duten estereotipoekin; eta zaintzen esparruan ere, egiturazko aldaketak  bultzatuko dituzten politikak burutzea beharrezkoa izanik, bai eta gizonezkoen aldetik erantzunkidetasun handiagoa ere”, azaldu du Geroa Baik.

    “Falta diren gaiak badiren arren, egia da ere emakume guztiontzako eskubide eraginkorren zabaltzean aurrera egiten jarraitzen dugula. Martxoaren 8 honetan lortutakoa asko izan dela balioetsi behar dugu, baina ezin dugu ahaztu oraindik egiteko geratzen den guztiagatik aldarrikapenerako hitzordua izan behar duela ere”, azpimarratu du koalizioak.

    Horregatik guztiagatik, Nafarroa osoan egingo diren ekitaldi eta manifestaldi ezberdinekin bat egiten du Geroa Baik, berdintasun erreal eta eraginkorra eskatzen eta aldarrikatzen jarraitzeko, eta martxoaren 8ko ekitaldi hauetan parte hartzera animatzen ditu herritarrak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko