Itzuli

Gobernu aurrerakoi eta pluralekin bere konpromisoa berretsi du Geroa Baik eta legegintzaldi honetan aurre egin beharreko erronkei heltzeko bokazioa agertu du

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, arratsalde honetan egingo den jarraipen batzordearen berri eman du. Azconak nabarmendu du Geroa Bai mezu argi batekin doala bilerara; gobernu aurrerakoi eta pluralekin konpromisoa, bai eta programa zein aurrekontu akordioekin, indar aurrerakoien artean lortuz, koalizioak 2015 urteaz geroztik egin izan duen modu berean.

    Hala ere, gogorarazi duenez, “ostegunekoa bezalako muturreko egoerara iristeko beharrik ez zegoen, adostasunik ez zuen erabaki batengatik alegia”. Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu du sakoneko gai bat dela, koalizioan nola gobernatzen den alegia, nola eraikitzen diren akordioak eta nola hartzen diren erabakiak hezkuntza bezalako gai sentikorretan. “Espero dezagun PSN ohartzea ez duela bakarka gobernatzen”, ziurtatu du. 

    Gainera, Azconak nabarmendu duenez, Geroa Baik legegintzaldi honetan aurre egin beharreko erronkei heldu nahi die, bai eta Nafarroako herritarren dituzten erronkei ere. Zentzu honetan, koalizioak hurrengo kontrol saioan Gobernuari zuzenduko dizkion hiru galdera aurkeztu ditu Geroa Baiko bozeramaileak. Gaurkotasun handiko galdera Ana Ollo lehendakariordeari zuzenduko diote eta RozalejoMarkesaren jauregiko lanen egoerari buruzkoa da. Koalizioak Ollori galdetuko dio ere Hiruko Itunaren berri eman dezan, Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskararen Organismo Publikoaren artean izenpetua, aurtengo urterako ekintza planean dauden neurri zehatzak zeintzuk diren azal dezan. Gainera, Irujo kontseilariari galdera egingo dio ere, Nafarroako gazteek enplegu industrialean dituzten lan aukerak eta irisgarritasuna bultzatzeko bere Departamentuak dituen proiektuak zeintzuk diren azal dezan.

    Izena eman gure buletina jasotzeko