Itzuli

Gobernuak, Koldo Matínezen galderei erantzunez, ukatu egin du Barne Ministerioak, Poliziak edo Guardia Zibilak Pegasus erabili duenik

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Gobernuak, Rafael Pérez Ruiz Segurtasun Estatu idazkariaren ahotik eta Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoaren galderei erantzunez, ukatu egin du gaur Barne Ministerioak, Poliziak edo Guardia Zibilak Pegasus erabili dutenik. 

    Koldo Martínezek galdera hau bera egin zion duela bi urte eta erdi Segurtasun Estatu idazkariari Goi Ganberan egin zuen agerraldian, Kataluniakoprocés-arekin harremana duten politikari, abokatu eta kazetariei egindako entzuketengatik lehertu den eskandalua baino askoz ere lehenago.

    Israelgo enpresa batek sortutako sistemaren bitartez gauzatu den espioitza masiboa orain ezagutu ondoren, eta CNI-ak onartu ondoren Torontoko Unibertsitateak antzemandako eta haien mugikorrak Pegasus-ekin infektaturik zuten 65 pertsonatik 18 kontrolatu zituela, Koldo Martínezek berriro ere galdetu dio Barne Ministerioari ea sistema hori erabili zuen telefono mugikorrak kontrolatzeko. 

    Segurtasun Estatu idazkariak irmotasunez erantzun du. “Barne Ministroaren ordez erantzungo dizut -nik ezin dut CNIren ordez erantzun, ez baitago gure menpe-, ez Barne Ministerioak, ez Polizia Nazionalak, ez eta Guardia Zibilak ez dugu Pegasus erabili. Ez dugu egin”. Rafael Pérez Ruizek gaineratu duenez, “uler dezaket gai bat ebazten denean eta zenbait gauza zintzilik geratzen direnean, bere burua gai horrek kalteturik ikusi duenak beste egile batzuk bilatu nahi izatea, baina nik ziurtatzen dizut Barne Ministerioan ez dituela aurkituko”. “Gai hau judizializaturik aurkitzen da, fida gaitezen epaile eta fiskalen lanarekin eta azkenik ikerketaren arduradun izango denarekin”, amaitu du adieraziz Barne Ministerioko bigarrenak. 

    Segurtasun Estatu idazkariaren mintzaldiaren ondoren Koldo Martínezek azpimarratu duenez, “zaindari jarraituko dugu, aurkari politikoak espiatzeko Estatuko beste aparatu batzuek Pegasus erabili ote duten argitzeko, oraindik Israelgo programaren helburu izandako 45 pertsona baitaude  gutxienez, eta CNI-ak dio ez direla haiek izan arduradunak eta ez dakigu nork kontrolatu dituen haien komunikazioak eta legez egin den edo ez”

    Izena eman gure buletina jasotzeko