Hezkuntza sistemako ikasgelarik ez ixteko parlamentuaren agindua betetzea eskatu du Geroa Baik eta hezkuntzaren etorkizunari buruzko mahaia sortzea proposatu du
Azcona: “Mezua ezin argiagoa da: Alderdi Sozialistak ez du bakarka gobernatzen eta adostasunak eta gehiengoak behar ditu”
Foru exekutiboa sostengatzen duten formakuntzen artean -Geroa Bai, PSN eta Contigo-Zurekin- astelehen honetan egin den programa akordioaren jarraipenerako bileran, elkarrizketa sendotzeko beharra defendatu du Geroa Bairen ordezkaritzak, bai eta Nafarroako hezkuntza sistemaren erronkei aurre egiteko elkarlanerako espazio bat sortzea ere.
Geroa Bairen aldetik, bileran honakoek parte hartu dute: Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea; Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea; Uxue Barkos senataria; eta Pablo Azcona parlamentuko eleduna.
Bileraren ondoren, Azconak PSN eta Contigo-Zurekin Foru exekutiboko kideei eskatu die pasa den ostegunean onartutako legeari dagokionez “Parlamentuaren agindua bete dezaten, aurretik eskatzen genuenarekin bat, hezkuntza sistemako ikasgelarik ez ixteko luzamendua egitea alegia, ez itundutako sarean ez eta publikoan ere”.
Bileraren ostean Pablo Azconak azpimarratu duenez, “Gobernukide eta aurrekontu kidea guztiek gai hau lantzeko mahai bat sortzeko, pasa den astean egin genuen proposamena” planteatu die bere taldeak, “Nafarroako hezkuntzaren etorkizunaren alde”.
Azconak azpimarratu duenez, “erronka garrantzitsuak ditugu, hezkuntzaren etorkizunari buruz hitz egin behar dugu, demografiari dagokionez une zaila den honetan, eta etorkizunera begira lan-mahai batean aurrekontu eta gobernu kideen artean lan egiten jarraitzeko proposamen hori da Geroa Baik egin duen proposamena”.
Gainera, “etengabeko elkarrizketarako” deia egin du Azconak, “pasa den ostegunean aurkitu genuen egoerara iristea ekidingo zukeen elkarrizketa alegia”.
Geroa Baik krisialdia berbideratua ikusten ote duen galdeturik, Azconak nabarmendu duenez “edozein egoera konplexu berbideratzeko garrantzitsua deritzoguna zera da, legea betetzea, jakina, Parlamentuan lege bat onartzea, hezkuntza sisteman ikasgelarik ez ixteko jarrera tinkoarekin bat, gogoraraziz gainera onartu zen lege honek sare itunduari bai eta publikoari ere eragiten diola”.
Gainera, “etorkizunera begira elkarrizketaren bitartez, adostasunekin eta koalizioan gobernatzen jakinez lan egitea garrantzitsua dela” berretsi du, “azken egunetan esan izan dugun moduan, gauzak adostuz eta gehiengoekin adostasunak bilatuz, Geroa Bairen kasuan beti gehiengo aurrerakoiekin”.
Gai honen inguruan Alderdi Sozialistarekin ezadostasunik ote dagoen galdeturik, Pablo Azconaren iritziz “bide argi batekin berbideratu dugu egoera, Nafarroako hezkuntzaren etorkizunari buruz lasaitasunez hitz egiteko proposamen batekin gainera, aurreko asteetan proposatzen genuena izanik hori, badakigulako jaiotze tasak behera egiten ari duen une konplexu batean gaudela eta Nafarroako hezkuntzaren ikuspuntutik une konplexua ere, horregatik, aurre egin beharreko guztia eztabaidatzeko garaia da”. “Positiboa iruditzen zaigu eta etorkizunari aurre egiteko modua izango da”, azpimarratu du.
Azconak ziurtatu duenez, “gure jarrera argia izan da eztabaida honen hasieratik eta ostegunean genioen mezu ezin argiagoa dago, Alderdi Sozialistak ez du bakarka gobernatzen eta adostasunak eta gehiengoak behar ditu eta, gainera, kasu honetan horiek bilatzea ere, Geroa Baik nahi duen moduan, Parlamentu honen alde aurrerakoian, Gimeno kontseilariak hartutako neurri hau babestu ez zuen alde bera”.
Geroa Bairen bozeramailearen iritziz “irakurketa politiko argia dago, mota honetako erabaki guztiak ezin direla aldebakartasunez hartu, elkarrizketaren bitartez izan behar dira”. “Nire ustez denok dugu etorkizuneko elkarrizketa hori edukitzeko jarrera eta hezkuntzari dagokionez Geroa Baik egin duen planteamendua mahai hori da, pasa den asteetan jada planteaturikoa, Gobernukideen artean eta aurrekontu-kideen artean ere, erabakiak burutu ahal izateko adostasunak lortu ahal izateko”, ziurtatu du.
Programa akordioa bete ez izanagatik bere bi kideek egindako aurpegiratzeari buruz Azconak nabarmendu duenez, “modu publikoan adierazi dugu honi buruzko gure iritzia”. “Gure iritziz ez dugu programa akordioaren aurka egin. Alderantziz, jarrera argi eta garbia defendatu dugu Nafarroako hezkuntza sisteman ikasgelarik ez ixteko eta hori da amaieraraino defendatu duguna.
Pablo Azcona