Itzuli

Hezkuntzaren Mahaia aktibatzea premiazkoa deritzo Geroa Baik, bere lanei aurtengo ekaina eta abendua bitartean heltzeko

Beste gai batzuen artean, bilakaera demografikoak eta despopulazioa edo migrazio fluxuak bezalako beste baldintzatzaile demografikoek hezkuntza sisteman edukiko duten eraginaren analisiari heldu beharko dio Mahaiak

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, koalizioak hurrengo Osoko bilkuran Europaren subiranotasuna dela eta defendatuko duen mozioa aurkeztu du. Azconak azpimarratu duenez, “planteatzen duguna ulertzeko erraza da: Europak munduan ahots propioa eduki nahi badu, bere interesak defendatzeko ahalmen propioa behar du ere”. “Europa mailako defentsaren alde egiten dugu, Estatu kideen artean koordinatua eta Europan hartutako erabakiekin”, defendatu du.

    Bestalde, Geroa Baiko bozeramaileak Hezkuntzaren Mahaia sortzeko koalizioak egindako proposamena aipatu du ere. Azconak ziurtatu duenez, “Erronka Demografikoak bere horretan jarraitzen du, eta Hezkuntza politikak erantzunak eman behar dizkio horri”. “Gai honek analisia, elkarrizketa eta adostasun handiko akordioak beharko ditu”, gaineratu du. Azpimarratu duenez, Geroa Bairentzako premiazkoa da Hezkuntzari buruzko Mahaia aktibatzea, bere lanei aurtengo ekaina eta abendua bitartean heltzeko. Gogorarazi du, beste gai batzuen artean, bilakaera demografikoak eta despopulazioa edo migrazio fluxuak bezalako beste baldintzatzaile demografikoek hezkuntza sisteman edukiko duten eraginaren analisiari heldu beharko diola mahaiak. Halaber, legedia, aniztasuna bermatzeko neurriak, ratioak, finantzaketa eta neurrien egutegiratzea bezalako gaiak analizatu beharko ditu, bai eta beharrezko azpiegiturentzako plan bat, Ikastolen kooperatiba ereduan eta irakasleen egoeran D ereduaren hezkuntza eskaintzaren hedapenak edukiko duen eraginaren analisia ere.

    Beste gai batzuen artean, Athetic taldearen ekipamenduaren inguruan sortutako polemika aipatu du Azconak, eta adierazi duenez, “ez dadila tematu ez Ibarrola, ez Vox ere, Athletici marketin kanpaina egiten”. “Geroa Bain Osasunaren kamiseta nahiago dugu”, azpimarratu du Azconak. “Beste behin ikusten dugu nola UPN tematu egiten den norbera nafar nola sentitu behar den ukatzen edo inposatzen”, salatu du.

    Azkenik, Global Sumud Flotatxoko aktibistak Bilbora iristean jazotakoak deitoratu ditu, eta bere iritziz “ulertezina da Ertzaintzaren jokabidea”. Azpimarratu du inork ez duela jardunbide hori ulertu eta ikertu beharra dagoela, Eusko Jaurlaritzak berak jada iragarri duen moduan.

    Izena eman gure buletina jasotzeko