Itzuli

Hitzarmen Ekonomikoaren legearen eguneratzeari buruzko bozketan Geroa Baik bere abstentzioa iragarri du

Koalizioa ez dago ados Nafarroak Estatuko diru-kutxa orokorrei egiten dien ekarpena kalkulatzen duen indizea ezartzerako orduan Foru Parlamentua kanpoan geratzearekin

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos, Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak iragarri duenez, Geroa Baik abstentziora joko du Hitzarmen Ekonomikoaren Legearen eguneratzeari buruzko bozketan. Inputazio indizea ezartzeko planteatzen den aldaketari erreparatu dio Barkosek, Nafarroak Estatuko diru-kutxa orokorrei egiten dien ekarpena kalkulatzeko erabiltzen den indizea alegia, hemendik aurrera Foru Parlamentua eztabaida horretatik kanpo geratu baitaiteke. Barkosek azpimarratu duenez, honakoa “garrantzia politiko argia” duen esparru bat da eta “izaera politiko” garrantzitsua duena gainera, horregatik Nafarroako Parlamentuak “bertan egon beharko luke”.

    “Erabaki honen aurrean eta eztabaidatu ahal izateko eta bere negoziazioan egon ahal izateko denbora nahikorik eduki ez duen proposamen honen aurrean, Geroa Baik abstentziora joko du Hitzarmenaren Legearen erreformaren bozketan”, iragarri du Barkosek. Abstentzio horrekin “Foru Ogasuneko teknikarien aldetik egindako lana aitortu nahi da, baina ezaugarri hauetako neurri bat elkarbanatzeko testuingururik, ez topaketarik, ez eta kontaktu minimorik egon ez dela gogorarazi nahi diogu Ogasun kontseilariari ere, Geroa Bairen iritziz, ez baitago hori aldatzeko beharrik, ez modu honetan”.

    Halaber, datorren ostegunean Parlamentuko Osoko Bilkuran Nafarroako aurrekontuak onartuko direla balioetsi nahi izan du Barkosek.

    Bestalde, Geroa Baiko bozeramaileak “zuhurtziaz” hartu du 2021eko Foru Parlamentuaren iritzi publikoaren Barometroa, baina aldi berean Geroa Bairi dagokionez islatzen duen “parlamentuko lidergoa” baloratuz.

    Komunikabideei egindako adierazpenetan Barkosek azpimarratu duenez, “arretaz” irakurriko dute inkesta, “datu garrantzitsuak” baitakartza. Alde politikoari dagokionez nabarmendu duenez, “datu guztiak irakurtzen ditugu, Geroa Bairentzako positiboenak direnak, parlamentuko lidergoaren ingurukoak”.

    Barkosek esan duenez, Barometroan “sorpresaren bat aurkitu dugu, hala nola nafar gizartearen kezken artean aparkalekuaren arazoa lehen postura iritsi izana, guk ere elkarbanatu dezakegularik hori”, edo 2019an Geroa Bairen botoaren %13,4 horrek ‘besteak’ deritzon formakuntza politikoen blokera bozkatuko duela, foru parlamentuan ordezkaritza politikoa dutenei egin ordez.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko