Ika-mika politikoari amaiera jartzera eta krisialditik ateratzeko gainontzeko indar politikoekin lan egitera deitu ditu Koldo Martínezek Sánchez eta Casado
Grande-Marlaska ministroaren agerraldian egindako hizketaldian, Nafarroako senatari autonomikoak berretsi duenez “bandera alderdikoi eta trintxera mediatikoaren politikatik irten behar dugu” eta krispazio marko hau “alderdi maioritarioek bilatutakoa” ote
Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomiko eta Geroa Baiko kideak, estatu mailako alderdi politiko nagusietako buruzagiei zuzeneko eskakizuna egin die “ika-mika politikoa abandonatu dezaten, doinua deseskala dezaten eta koronabirusak eragindako krisialdiari lankidetzaren bitartez irtenbidea emateko indarrak batu ditzaten”.
“Azken asteotan bizitzen ari dugun gorrotoaren eskalatzea desaktibatzeko beharra dagoela uste dugunok geroz eta gehiago gara”. Eta espainiar politikak bizitzen ari duen ikuskizun tamalgarri honi amaiera jartzeko beharra dagoela uste duten politika, kazetaritza edo arteen munduko pertsona ezagunak aipatu ditu ere.
Grande-Marlaska ministroak Barne batzordean izandako agerraldian Martínezek egindako hizketaldian, pasa den maiatzaren 2an argitaratutako artikuluan azpimarratutakoa gogorarazi du. Bertan, Borkenauk “espainiar ika-mika” (el reñidero español) deiturikoa azpimarratzen zuen. “Bere gordintasun osoan berriro ere agertzen zaigun ika-mika. Ika-mika horren eszenatoki nagusia hemen dago, Madrilen; alderdi nagusietako buruzagiak dira agintean dauden generalak; komunikabide handiak artilleria lanetan daude, eta denon artean modu arduragabe eta errespetugabean arma jaurtitzaile bilakatu dituzte hildakoak”.
Koldo Martínezek nabarmendu duenez “izurritea balitz bezala, hainbesteko mina eta harridura sortzen ari duen espainiar ika-mikatik ihes egin behar dugu”. “Amildegia, arrakala, gizarte eta bere ordezkarien arteko tartea geroz eta gehiago handitu dadin ekiditeko ardura dugu -berretsi du Nafarroako senatari eta Izquierda Confederal taldearen aldetik Senatuko Barne batzordeko eledunak-. Birusak eraman gaituen krisialdi sanitario, ekonomiko eta soziala gainditu nahi badugu, bandera alderdikoiaren politikatik eta trintxera mediatikotik irten behar dugu; bataila potitiko-mediatiko honetatik irten behar dugu, eta adostasunetan eta paktuan, konbentzimendu osoarekin gainera, elkartu. Gure geografiako udal askok egin duten modu berean. Batasun demokratiko arduratsuarekin, horrek uniformetasuna esan nahi ez duela jakinez”.
“María Chivitek politikaren doinu hori deseskalatzeko beharraren ideia bere egingo duela ziur nago. UPNk ere egingo luke? Pablo Casadok egingo luke? Sánchez presidenteak edo bere ministroek egingo lukete? Zuk egiten al duzu, ministro jauna? Gutariko bakoitzak, senatariok egiten al dugu?” azpimarratu du Koldo Martínezek. “Zuek guztiak hala jardutera animatzen zaituztet, hala egin dezagun; trintxerak abandonatzera eta adostasunean egin dezazuen, egin dezagun bidea. Politikagintzari zentzutasuna itzuliko dion adostasuna, Bi Espainietara ez itzultzeko. Gure etorkizuna horren araberakoa izango da. Oinarrizko adostasun politikorik gabe ez dago etorkizunik. Eta ez badugu adostasuna berreskuratzen, birusak partida madarikatu hau irabaziko du”, azpimarratu du Koldo Martínezek.
Halaber, senatari autonomikoak galdera zuzena egin dio Grande-Marlaskari: “Eroso al zaude zu, ministro jauna, PSOE eta PPren arteko etengabeko sastakada horretan, zuen arteko diatribak politikarien zeregin nagusi eta bakarra bihurtuz? Eroso sentitzen al zarete zuek politika gezurrez eta irainez jositako lokazti bat bihurturik ikusten duzuenean?”. “Utz iezadazue esaten -jarraitu du- sentitzen dudala, baina hau alderdi nagusiek bilatutako zerbait dela pentsatzen dut azkenaldian. Eroso sentitzen al zarete zuek gerra honetan? Herritarrak ez”. “Amaigabeko susmoa eta betirako mesfidantza elikatzearekin zer onura espero dugu? Gorroto irrazionala zabaltzearekin zein onura espero dugu? Aski da enfrentamendu antzuak egiteari”, amaitu du Koldo Martínezek.
Transferentzia zain dauden konpetentziak
Geroa Baiko senatariak amaitzeko, halaber, Nafarroak trafikoko konpetentzia bere osotasunean berreskuratzea ahalbidetuko duen akordioa aipatu du ere. Eta transferentzia hori errealitate bihurtzeko Nafarroako Gobernuarekin dituen negoziaketak amaitzera animatu du ministroa.
Frantziako muga “zeharo itxi” izanagatik kaltetutako sektore asko daudela gogorarazi du ere eta merkatari, turismo eta abeltzantzarako malgutasun handiagoa eskatu du, bai eta mugaren bi alboetan bizi diren familientzako ere.
Halaber, espetxeetako osasungintzaren transferentzia oraindik egiteke dagoela aipatu du ere, sektoreko profesionalek hala eskatzen dutelarik, eta espetxe sistema irekiagoa eta birgizarteratzaileago baten alde egin du, Nafarroatik bultzatzen denaren irudikoa eta modu autonomoan kudeatzeko nahia dagoena alegia.
Azkenik, Geroa Baiko senatariak Barne ministroari galdera zuzena egin dio atzerritartasun legea dela eta, bidegabetzat joz, eta Senatuko Konstituzio Batzordean Gobernuko lehen presidenteordeari Billy el Niño poliziari “domina inmoralak” kentzea eskatu ziola gogorarazi du ere.
Koldo Martínez