Itzuli

Ikasgeleak ixteko erabakiaren aurrean Geroa Baik bere aldarrikapen gehienak jasotzen dituen akordio konpromisoa lortu du

    Geroa Baik azken uneko akordio konpromisoa lortu du, sare publikoan eta hitzartuan ikasgelak ixteko Hezkuntza Departamentuaren aldetik hasiera batean eta aldebakartasunez hartutako erabakiaren aurrean, akordioak gainera koalizioaren aldarrikapen gehienak jasotzen dituelarik.

    Geroa Baik azpimarratu duenez, gutxieneko akordioa da eta ez ditu koalizioaren gurarien 100% asetzen, baina okerrak zirela generitzon hasierako erabakiak zuzentzea ahalbidetzen du eta elkar lan egiteko esparru bat irekitzen du ere.

    Geroa Baik gogorarazi du Hezkuntza Departamentuaren erabakia aldebakartasunez hartu zela eta erabakia babestuko zuen gehiengo politikorik gabe. Hasiera batean, sare publikoko eta hitzartutako ikasgelak ixtea planteatzen zen eta, ikastolen kasuan bereziki, Geroa Bairen iritziz epe motzera drastikoegiak ziren neurriak hartuz, hurrengo lau urtetan hezkuntzaren garapena baldintzatzen baitzuen horrek, jaiotze tasaren beherakadaren testuinguruan eta aldaketa demografiko garrantzitsuen une batean.

    Testuinguru honetan, Geroa Baik proposamen ezberdinak egin ditu, elkarrizketa eta negoziazio prozesu bat irekiz, planteaturiko erabakiak leheneratzen saiatzeko eta Nafarroako hezkuntza sistemarengan zuen egiturazko eraginak ekiditeko helburuarekin.

    Aste hauetan zehar hezkuntza sistema publikoko ikasgelak ixtea ekiditea lortu zen eta orain, elkarrizketa eta negoziazioari esker, gutxieneko konpromisoak erdietsi dira, horrekin hasiera batean Hezkuntza Departamentuak zuen jarrerarekiko aurrerapauso garrantzitsuak lortuz.

    Lortutako konpromisoen artean, Geroa Baik funtsezko bi gai nabarmendu nahi ditu, alde batetik, ikasgelak ixteko erabakiak ez duela proiekzio automatikorik izango bermatzen da, eta ez dela datorren ikasturteetara eramango berrikuspenik eta analisirik gabe. Bestalde, Hezkuntza Departamentuaren irizpide aldaketa bat ezarriko da, horrela funts publikoekin sostengatzen diren zentro guztiek ezohiko matrikulazio prozesuan parekidetasunez parte hartzeko aukera edukiz.

    Halaber, gobernu eta aurrekontu kideen artean lan eta elkarrizketa mahai bat sortzeko Geroa Bairen proposamenari bidea ematen zaio, hezkuntza sistema osoaren analisi zorrotz bat egiteko helburuarekin. Analisi honek egiturazko erronkei heldu beharko die: jaiotze tasaren beherakada, despopulazioa, hezkuntzaren planifikazioa eta hezkuntzaren kalitatearen hobekuntza.

    Espazio honetan, honen inguruan hartutako erabakiak jorratuko dira, bai eta helegite administratiboen, epai judizialen edo etorkizunean har daitezkeen neurri politiko berrien balizko ondorioak ere.

    Geroa Bairen jarrera premisa argi batetik abiatzen da: funts publikoekin sostengatzen diren zentro guztiek ratioen murrizketan aurrera egin behar dute, bai eta hezkuntza sistema bere osotasunean hobetu.

    Lortutako aurrerapausoez gain, Geroa Bairen iritziz akordio hau ez da amaiera. Koalizioak anbizioz lan egiten jarraituko du elkarrizketan eta adostasunean oinarritutako hezkuntza-planifikazio bat bermatzeko, bai eta Nafarroako hezkuntza sistemaren aldaketa demografiko zein sozialetara egokitzeko, bere etorkizuna epe ertain eta luzera baldintzatuko duten aldebakarreko erabakiak ekidinez.

    Izena eman gure buletina jasotzeko