Ikasturte politiko berriari begira hautetsiekin lan saioa egin du Geroa Baik
Munizipalismoarekin bere konpromisoa berretsi du koalizioak eta tokiko erakundeen beharrei erantzuna ematearen garrantzia azpimarratu du
Ikasturte politiko berriari begira hautetsiekin lan saioa egin du gaur Geroa Baik bere Iruñeko egoitzan. Bileraren baitan legegintzaldiko erronka nagusiak jorratu dira, horien artean honakoak nabarmenduz: Nafarroako osasungintza publikoa onbideratu, Lehen Arretarengan jaramon berezia jarriz; behar beharrezkoa den trantsizio digital eta ekologiari heldu; eta oroimen, bizikidetza eta euskara politikagintzak sendotu, gizarte anitz eta plurala hobetzen saiatzeko ardatz nagusi moduan hartuz.
Topaketan koalizioko foru parlamentariak, alkateak eta zinegotziak egon dira, bai eta Nafarroako Gobernuko kontseilariak, Nafarroako Parlamentuko presidentea eta foru senataria ere.
Lan saioan zehar egungo egoera politikoaren analisi xehea egin dute, Parlamentuan eta Nafarroako Gobernuan ikasturte politikoaren hasierari begira dituzten zedarri nagusiei arreta berezia eskainiz. Halaber, koalizioko hautetsi ezberdinen artean garatu beharreko koordinazio mekanismoak zehaztu dituzte ere.
Halaber, Nafarroako Gobernuaren, Parlamentuaren eta udalen arteko “auzolan politiko eta instituzional” baten aldeko apustua berretsi du koalizioak, iristear dauden etorkizuneko erronka garrantzitsuei aurre egiteko helburuarekin. Koalizioaren arabera, batzuek nahi duten erakundeen arteko etengabeko konfrontazioaren aurrean, foru erakundeen arteko lan koordinatuaren alde egiten du Geroa Baik, Nafarroako gizarteak dituen desafioei erantzun sendoagoa eskaintzeko tresna onenetarikoa baita lankidetza hori, bai eta askoz ere sendoagoa eta kohesionatuagoa izango den Nafarroa eraikitzeko ere.
Halaber, udal politikagintza izan da bileran gehien jorratu den gaia. Zentzu honetan, Geroa Baik proposatu duen alderdien mahaia martxan jartzearen garrantzia azpimarratu du koalizioak, mahai horren baitan Nafarroako Tokiko Administraritzaren Erreforma garatzen jarraitu ahal izateko.
Koalizioaren aburuz premiazkoa da gai honi heltzen jarraitzea, munizipalismoaren eta tokiko erakundeen alde egiten baitu Administraritzaren funtsezko zati diren heinean, eta beharrezkoa deritzo tokiko erakundeen beharrizanei erantzuna ematea, Tokiko Administraritzaren berrordenazioaren baitan asko baitago oraindik garatzeko.