Iñaki Cabasesek Iturramako Foroa ez egitearen eztabaida argitu du
Iñaki Cabasés Iturramako auzoaren zinegotziak, pasa den maiatzaren 16an egin ez zen Iturramako Foroa dela eta sortutako eztabaidaren gaineko hainbat gauza argitu nahi ditu. Cabasések azaldu duenez “Foroa bertan behera uztearen arrazoia, aldez aurretik ezingon nitzela joan jakinda deitu zutelako izan zen, nahiz eta Partaidetza Alorretik hiru aste lehenago horrela espreski adierazi”.
“Partaidetza Alorrak badaki Foroaren formatua aldatzeko dudan asmoa, horrela auzoko sektore eta interes talde ezberdinen kezka eta arazoei erantzun zuzena emateko, prozedimendu hau eraginkorragoa baita aldez aurretik foro generikoak egiten badira”, adierazi du auzoaren zinegotziak.
Pio XII-ko polemika dela eta, “Iturramako Merkatarien Elkartean dauden merkatari batzuk sustatua nahiz eta haien dendak auzotik kanpo egon”, zinegotziak deitoratu du “Iturramako auzoari buruzko edozein bilera aprobetxatu nahi izatea polemika hau eztabaiden protagonista bakarra izateko, modu horretan auzo foroaren bai eta auzoari eragiten dizkioten gaien dinamika desnaturalizatuz”.
Cabasések gainera gogorarazi duenez, prest dago “Iturramako erakundeekin bai eta Pio XII-ko merkatariekin bilerak eta beharrezko kontaktuak edukitzeko, gai honen gainean pasa den ekainean egindako bileran egin nuen bezalaxe”.
“Bilera horretan eman zen jada ezagutzera irekiko zen partaidetza prozesua, behin Pio XII-ko eraldaketa proiektua idazteko lantaldea kontratatuko zenean, egin den bezalaxe. Partaidetza prozesu horrek Pio XII etorbidean eta aldameneko kaleetan dauden interes talde ezberdinen aldetik bai eta merkatarien, bizilagunen, enpresarien eta negozioen aldetik ere proposamenak, gomendioak eta irizpideak bilatzen ditu, eta egun martxan dauden mugikortasun proiektu ezberdinak koordinatzeaz arduratzen den Udaleko diziplina anitzeko lantalde teknikoak zuzentzen du, “azaldu du”.
“Partaidetza prozesuan aurreikusten den moduan, interes talde ezberdinekin bilerak egitean, gobernu taldeko zinegotzi ezberdinak bertan egongo gara, horrela landutako proiektua onartzeko erabakia hartzeko arduradunak bait gara”, gaineratu du.
Azkenik, auzoaren zinegotziak “proiektu honen partaidetza prozesuarekin egiten saiatzen ari diren manipulazioa” deitoratu du, “horretara udal oposizioa arduragabekeriaz gehituz, modu horretan kaltetutakoen interesen aurka eginez, bitartean Pio XII etorbiderako mugikortasun proiektua hobetzeko ekarpenik egiten ez baitute”.
Iñaki Cabasés