Itzuli

Iruñeko Geroa Baik aldaketa politikoarekin bere konpromisoa berretsi du eta herritarren itxaropenak ez zapuzteko lanean jarraitzeko bere jarrera agertu du

Iruñeko Geroa Baik aldaketa politikoaren bere konpromisoa berretsi du bai eta herritarrek aldaketaren udal gobernuan jarritako bere itxaropenak ez zapuzteko lanean jarraitzeko bere jarrera agertu du. “Laukoaren programa akordioarekin dugun konpromisoak osoa izaten jarraitzen du, eta gobernu taldean gure lana aldaketan indarretan euren konfiantza jarri zuten iruindar guztiekiko gure leialtasunean oinarritzen jarraituko da. Gure helburua, gobernu kudeaketaren bitartez aldaketa sendotzen jarraitzea izango da”, adierazi du udal taldeak.

Iruñeko Geroa Bairen iritziz, Aranzadi eta IE-k UPN eta PSOErekin batera bozkatu izana atzoko Udalbatzak aldaketaren Udal Gobernuaren inbertsioak onartzea eragozteko, “udal kudeaketaren haien etengabeko jarrera oztopatzailean jauzi kualitatiboa izan da, haien abstentzioa gobernu taldetik kanpo egokituz”.

Udal taldeak gogorarazi duenez, orain urtebete “krisi arazo larri bati egin behar izan genion aurre gobernuan, bi talde hauen leialtasun faltak eraginda, gobernuaren birmoldaketa ekarriz gu bertan sartuz, alorren kudeaketa zuzenarekin haien mesfidantzak gainditzeko ordura arte ardura zuzeneko postuetatik kanpo geundelako. Orduan, zuzenean adierazi genien moduan, alkatearen aginduetara jarri ginen, hark guretzako erabaki zitzakeen ardurei ekiteko”.

Iruñeko Geroa Baik azaldu duenez, gobernuaren birmoldaketaren ondoren “arazoak ez ziren gainditu eta gainera, Aranzadi eta Izquierda-Ezkerraren aldetik leialtasun falta, kritika eta justifikaziorik gabeko desadostasun etengabeak hasi ziren, 2018ko aurrekontuentzako bozketa kritikora iritsiz, ez onartzeko zorian egon ondoren”.

“Horrelako jokaerak arrisku larrian jarri du behin eta berriro aldaketa Iruñean eta hegoak eman dizkie oposizioari, nahiz eta hiri zentzurik ez eta jarrera demokratikorik ez eduki, gobernu talde honen zilegitasuna behin eta berriro zalantzan jarriz hiriaren hobekuntzarako edo modernizaziorako neurri bakar bat ere proposatu gabe”, azpimarratu du.

“Krisi horren ondoren, alkatearen proposamenez, funtzionamendu erregimen bat adostu genuen, gobernu taldeko erabakiak kontsentsuz hartuko zirela ezarriz lehen bide moduan, eta aldaketaren lau indarren artean kontsentsu hori lortzea posible ez zen kasuetan, erabakiak gehiengoz hartuko zirela ezarriz, gobernu talde barruan beto eskubiderik inolaz ere egongo ez zegoelarik”, azaldu du udal taldeak.

Horrela, Iruñeko Geroa Baik azpimarratu duenez “Aranzadi eta Izquierda-Ezkerraren etengabeko jarrerek funtzionamendu printzipio hau urratzen dute eta azken hilabeteetan giro hondatua sortu da, gobernuarentzako nahitaezkoak diren neurriak atzeratuz eta arriskuan jarriz, haien barne oposizio jarrera aldi berean handituz, gobernu ekintza blokeatzen saiatuz”.

“Jarrera honen proiekzio publiko handiena azken bozketan eduki du, Inbertsio Finantzario Jasangarrie ezezkoa emanez, alokairu sozial eta larrialdi kasuetarako etxebizitzen zaharberritzerako inbertsioak, ikastetxe publikoetan inbertsioak, hiriko auzoen modernizaziorako, kaleen zoru jartze eta asfaltatzerako, mugikortasun jasangarriko ekintzak bultzatzeko, atsegintzea finkatzeko eta beste ekintza zehatzagoetarako inbertsioak, hala nola Santa Engrazia presaren konponketa, Emakumeen Etxea edo Arrosadiako auzo Unitatearen proiektuak, baina ezin izango dira egin bozketaren ezezko emaitzagatik”, ziurtatu du. Horregatik guztiagatik, Geroa Baik azpimarratu du “Aranzadi eta I-E izan dira modu boluntarioan aldaketaren gobernutik kanpo kokatu direnak”.

Azkenik, “Geroa Baitik Programa Akordioarekin dugun konpromisoa berresten dugu, bai eta 2015ean aldaketaren indarrei babesa eman ziguten iruindarrekiko leialtasunean oinarrituriko gobernu kudeaketarekin ere”.

Izena eman gure buletina jasotzeko