Itzuli

Iruñeko Geroa Baik aldaketarekiko eta Programa Akordioarekiko bere konpromisoa berretsi du, aldendu direnen leialtasun eza deitoratuz

Iruñeko Geroa Baik zorrotz gezurtatu ditu Egino anderearen eta Cuenca jaunaren aldetik gaur goizean egindako prentsaurrean esandako hitzak, Geroa Baik Iruñeko Udalean aldaketarekiko eta programa akordioarekiko duen konpromisoak berdina izaten jarraitzen duela eta bere ezarpena gure lankidetza osoarekin egiten ari baita.

Udal taldearen iritziz gaur egun ez dago pisuzko arrazoirik aldaketaren gobernua kolokan jartzeko edo Iruñeko Udaleko gobernua desgaste edo ahultasun egoerara eramateko, harekin konpromiso osoa izaten jarraitzen dugu eta.

Udal taldeak zenbait zinegotziren leialtasun eza eta oportunismo politiko interesatua gaitzesten du ere, liskartienak izateagatik nabarmendu baitira eta gobernu talde barruan haien enpatia faltarekin aldaketan sakontzeko beharrezkoak diren neurriak atzeratzera behartzen ari baitira.

Iruñeko Geroa Baik Iruñea berri baten alde lan egiteko bere konpromisoa berretsi du bai eta denon Iruñea eraikitzeko ere, gobernu taldearen baitan moduak, objektua eta jarrerak ere aldatzea beharrezkotzat ikusiz. “Ezin da gobernuan eta pankartan aldi berean egon. Hiriaren kudeaketak eraginkortasuna, enpatia, seriotasuna eta zintzotasuna eskatzen du”, azpimarratu du.

Azkenik, Iruñeko Geroa Baik gogorarazi du udal gobernuaren funtzionamenduaren oinarrietan, programa akordioarekin batera onartu ziren horietan, honakoa jasotzen dela:

“Gobernu honek bere jarduera gidatzeko bere partaide diren pertsona guztien lan amankomunean oinarrituko da, leialtasun, elkarrenganako konfiantza, egonkortasun, adostasun, koordinazio, eta desadostasunei konponbidea bilatzerakoan errespetu printzipioetatik abiatuz.

Konpromiso hauen hartzeak Iruñeko gizartearen gehiengoak nahi duen aldaketa gertatzeko talde politikoei eman digun konfiantza politikoaren markoa izan behar du, Udalbatzaren gehiengo osoa dugun aldetik, udal gobernu hau osatzen baitugu.

Hemen ardura hori hartzen dugun edonork hartutako konpromiso horri erantzun beharra diogu. Alkatea edo zinegotzi delegatuak aukeratu ditugun talde politikoen gehiengoak uste badu horietako batek konpromiso horiek ez dituela bete, bere dimisioa aurkeztu beharko du”.

Zentzu honetan, udal taldeak baloratu oinarri hauetan jasotzen den moduan, udal gobernu taldea osatzen dugun formakuntzek “leialtasun, elkarrekiko konfiantza, egonkortasun, adostasun, koordinazio eta ezberdintasunarekiko errespetu printzipioen gaineko hausnarketa egin behar dugula ezadostasunei irtenbidea bilatzerakoan”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko