Itzuli

Iruñeko Geroa Baik arriskuan dauden pertsonei argindar eta gas mozketak ekiditea proposatu du

Udal taldeak gainera deklarazio instituzional bat aurkeztu du Gazte Asanbladari elkarrizketa eskatuz eraikin bat okupatu ondoren

Iruñeko Geroa Baik mozio bat aurkeztu du hurrengo Udalbatzan eztabaidatzeko, arrisku egoera berezian dauden Iruñeko hiritarrei argindar eta gas mozketak ekiditeko.

“Orain arte ez da posible izan ez baitzegoen horretarako dirurik aurrekontuetan. Urteko data hauetan bereziki, meteorologia dela eta gas eta argindar kontsumoek gora egiten dutenean, garrantzitsua da gure eskuetan dagoen guztia egitea familiek haien horniketa mozketarik eduki ez dezaten”, azpimarratu du udal taldeak aurkeztutako mozioan.

Iruñeko Geroa Baik gogorarazi du Ekimen Sozial eta Komunitate Garapenerako Alorrak mekanismo eta laguntzak erabilgarri dituela egoera hauei aurre egiteko eta energia elektriko udal merkaturatzaile bat martxan jartzea ikertzen ari direla, baina bere mozioan “Iberdrolarekin lehenbailehen hitz egiten hasteko” apustua egiten da, “argindar eta gas mozketak ekiditeko prozedimendu bat ezartzeko Ekimen Sozial eta Garapen Jasangarrirako Alorrean dagokion espediente eta laguntzak tramitatzen diren bitartean”. 

Bestalde, Iruñeko Udaleko udal taldeak deklarazio instituzionala aurkeztu du Nafarroako Gobernuaren jabetzakoa den Konpainia kaleko eraikinaren okupazioa dela eta. “Udal gobernuko taldeak berak argi ikusten du gaztediarentzako autokudeaketa guneak aldarrikatzea, baina eraikin bat alde bakarretik okupatzea ez da konponbidea, baizik eta arazoa enkistatzen duela eta beharrezkoak ez diren tentsioak sortzen dituela”, dio deklarazio instituzionalak.

Hartan, Udal Gobernuari eskatzen zaio “Gazte Asanbladarekin hitz egin dezan banatutako kudeaketa guneak bilatzeko; Nafarroako Gobernuak animatu eta babesteko gizarte politiken alde egiten jarraitzeko bai eta nafar gaztediarentzako alokairu sozialaren alde egiteko ere hala nola Konpainia kaleko eraikin honetarako Nasuvinsak iragarritakoa bezalako proiektuekin; eta Gazte Asanbladari eskatzea eraikin honen okupazioarekin amaitu dezan, mota honetako dinamikek ez baitute ezertan laguntzen alde guztientzako hondoan dagoen arazoa arrakastaz konpontzen”.

Izena eman gure buletina jasotzeko