Itzuli

Iruñeko Geroa Baik Hiriko Gizarte Kontseilua-Hirigunea martxan jartzea proposatu du krisialdia hiriko eragile guztiekin batera gainditze bidean

Babes soziala sendotzeko eta suspertze ekonomikorako bideratutako ekintzen diagnostikoa, diseinua eta jarraipena elkarbanatzea beharrezkoa dela deritzo udal taldeak, pandemiaren eraginari erantzuna emateko

Patxi Leuza Patxi Leuza

Iruñeko Geroa Baik Hiriko Gizarte Kontseilua-Hirigunea martxan jartzea proposatu du, horretarako datorren asteartean, apirilak 28, egingo den Herritarren Aferen Batzordean eztabaidatzeko adierazpen bat aurkeztuz.

Partaidetzarako kontsulta-organo gorena den tresna hau martxan jartzea da ekimen honen helburua, horrela kontsultarako tresna honen bitartez hiriko eragile guztiekin osasun krisialdirako, babes sozialaren sendotzerako eta suspertze ekonomikorako bideratutako ekintza guztien diagnostikoa, diseinua eta jarraipena elkarbanatzeko.

Udal taldearen arabera, “pandemiaren ondorioz galdutako giza bizitzen dramak, bai eta gizartearengan utzitako eragin sozialak eta honek, hiri guneetan bereziki, utzitako ondorio ekonomikoek, erantzun eraginkorrago eta demokratikoagoak eskatzen dute, koordinazioan, elkartasunean eta kaltetutako alor guztien artean akordio eta sinergien bilaketan oinarrituz”.

Hiriko Gizarte Kontseilua-Hirigunea berriki onartutako Herritar Partaidetzarako Araudian jasotzen da eta haren eraketa Udalbatzari dagokio. Geroa Baik gogorarazi duenez “araudiak ez zuen aurkako boto bakar bat ere jaso bere onarpenerako”.

Arauak ezartzen duen moduan, Hirigunea “partaidetzarako kontsulta-organo gorena da, bere funtzioen baitan informazioa, estudioa, eztabaida eta aholkularitza daudelarik gure hiriko garapen estrategiko, ekonomiko, sozial eta kulturalarengan eragina duten udal ildo nagusiak zehazterako orduan”, eta hiriko eragile sozial, sindikal, ekonomiko, kultural, hezkuntza eragile eta eragile politiko nagusietako ordezkariek osatzen dute.

Krisialdiaren hasieratik, Geroa Baik “jokabide arduratsua mantendu du Eledunen Batzarrean egiten den eguneroko jarraipenean” eta “jarrera alderdikoien unea ez dela” azpimarratu du.

Zentzu honetan, udal taldeak “modu positiboan ekarpenak egiteko” bere apostua berretsi du eta Maya alkatea premiatu du ere “erabakiak ahalik eta adostasun zabalenarekin hartzeko, gainontzeko taldeekin hain beharrezkoa den konfiantza klima” bilatu dezan.

Izena eman gure buletina jasotzeko