Itzuli

Iruñeko Udalak Auzitegi Gorenaren Epaiari men egitea eta etxez-etxeko arreta zerbitzuaren plantilla berriz onartzea eskatu du Geroa Baik

Etxez-etxeko Arreta Zerbitzuaren kudeaketa zuzena defendatzen du koalizioak eta Auzitegi Gorenaren epaia belarrondoko berria dela dio

    Mikel Armendáriz Mikel Armendáriz
     

    Iruñeko Udalak aurkeztutako kasazio helegitea Auzitegi Gorenak baztertu egin duela ezagutu ondoren, Etxez-etxeko Arreta Zerbitzuaren plantilla guztia berriz onartzea behartuz, Iruñeko Geroa Baik epaiarekin pozik agertu da eta UPNren gobernu taldea premiatu du “epaiari lehenbailehen men egin diezaion eta langileei euren eskubideak berrezarri diezazkien”. Koalizioaren arabera, Auzitegi Gorenaren epaia “UPN (pasa den legegintzaldian Navarra Suma) eta PSNrentzako belarrondoko berria da, haien botoekin azpikontratatu baitzuten zerbitzu hau”.

    Iruñeko Geroa Baik “kalitatezko zerbitzu publikoen” aldeko apustua berretsi du, “langileen eskubideak errespetatuz, eta bereziki Etxez-etxeko Arreta Zerbitzuko langileak, hauek egonkortasun egoera batetik prekariotasunera igaro baitziren eta Auzitegiek esan dutenez, inoiz ez zen horrelakorik gertatu behar izan”.

    Koalizioak Etxez-etxeko Arreta Zerbitzuaren kudeaketa zuzena defendatzen du, “planteamendu horrekin langileentzako lan baldintza hobeak bermatzen baitira eta zerbitzuaren eraginkortasuna eta kostuen kontrola modu zuzenean kudeatu baitaitezke”. “Langileak udal plantillaren baitan mantentzeak zerbitzuaren kalitatea bermatzea dakar, oso malgua eta konplexua den eskaerari erantzuna emateko gaintasun handiagoarekin bere eraginkortasuna areagotuz”, defendatu du Iruñeko Geroa Baik.

    Izena eman gure buletina jasotzeko